Kalera, zertara?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Borrokara lotu ginenean, jakin bagenekien gure ideiak defendatzeak estatuen errepresio beldurgarria pairatzea ekar ziezagukeela: tortura, kartzela, deserria... baita heriotza bera ere. Preseski horregatik egin genuen borroka! Gure herri txikitik hasi eta mundu zabalera, botere desoreka eta bidegabekeria gehiegi zegoela sentitzen genuelako eta, halaber, Ama Lurraren, herrien zein pertsonen kontrako zapalkuntza hori bazela ikusten genuelako. Gai honen gainean buru beste aburu badago ere, biolentzia arma politiko gisa zerabilten bi estaturen errepresioari aurre egiteko eta, aldi berean, herri askeagoa eta justuagoa eraikitzeko helburuarekin jardun genuen guk; hutsak huts, osoak oso. Ugarik begi txarrez eta anitzek begi onez ikusitako borroka horren ondorioz gaude kartzelan eta, hortaz, gatazka politiko baten eraginez preso gauden euskal (gehi elkartasun iraultzaile miresgarriz gurekin batera bidea egin duten harri bitxi horiek) militante politikoak gara.

"Hamaikaren ahotan dago nola atera behar garen, zer egin eta esan behar (ez) dugun... Eta guk zer diogu? Itzalpe urte luzeen ostean, zertarako egon nahi dugu guk, presook, kalean?"

Batzuentzat agerikoa eta txalogarria izango da azken baieztapena, polemikoa askorentzat, eskandalagarria, iraingarria edota zigorgarria ere beste hainbatentzat. Egia, koloreak edo puzkerrak bezala: bakoitzak berea du gustuko! Kontuak kontu, kartzelan gaude eta, goiz ala berandu, kalera aterako gara. Hamaikaren ahotan dago nola atera behar garen, zer egin eta esan behar (ez) dugun... Eta guk zer diogu? Itzalpe urte luzeen ostean, zertarako egon nahi dugu guk, presook, kalean?

Ukaezina da, zoritxarrez eta garaipenak garaipen, gure herria eta mundua ez direla heldu amestu agertoki aske eta bidezkora. Bada, kartzelan ere, urteotan, nola edo hala, borrokan jarraitu dugu: beste presoekin batera, espetxe sistemaren kontra; kideekin, duintasuna zer den ikasten, harrotasunez, maitasunez; gure herrikideekin, betiere independentzia eta askatasunaren alde; geure burutxoekin, egunero, hezten, hazten, norbere kontraesanak gainditzen saiatzen. Ez dugu ilusiorik galdu! Biharko askatasunaren ametsa gaurko iraultzaren errealitatea delako, borrokak berak aske egiten gaituelako, utopian sinisten jarraitzen dugu eta irrikaz gaude herrira bueltatu eta zuekin batera ekiten jarraitzeko!

Kalera atera nahi dugu, herria ERAIKITZEN, herria ASKATZEN, herria EGITEN jarraitu nahi eta behar dugulako.

(Eta gure etxeratzea iskanbila bada... ongietorri nudista batera gonbidatzen zaituztet! ;) Herriaren esku beti! Gora bihotzak eta behera frakak!).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Eguneraketa berriak daude