D eredua baino hoberik ez dago

Berriak Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobarani eginiko elkarrizketan pare bat gauzak eman zidaten atentzioa. Lehenengoa, zein erraz jotzen ditugun egiatzat benetakoak ez direnak. "Eremu akademikoan eta formalean euskara bermatuta dago", dio sailburuordeak. Bada ez: Arabako eta Bizkaiko lanbide-heziketan ez dago bermaturik. Jaurlaritzak ez du bermatzen. Datu bat: 2010-11 ikasturtean, erdi mailako zazpi ziklo ikas zitezkeen euskaraz Araban. Aurten sei. Duela hamar urte, bigarren hezkuntzako ikasleen %35ek ikasten zuen D ereduan Araban; aurten %53,83k (eskola publikoan, %79,23k). Jaurlaritzak ziurtatu du euskara Arabako institutuetan, baina lanbide-heziketan ahalegindu ere ez da egin.

Beste baieztapen aipagarria are arriskutsuagoa iruditzen zait: "[euskara nahikotasunez ikasteko] ez du balio D eredu batek. Ez da nahikoa. Horregatik proposatu nuen ikastetxekako hizkuntza proiektuak egitea, kontuan hartuta ingurune soziolinguistikoa eta ikasleen ezaugarriak".

Zatika:

"Herritar elebidunak hezteko, esperientziak diosku eskola publikoa dela apustu sendoena, eta euskara hutsezko irakaskuntza nahitaezko tresna"

"Ez du balio D eredu batek". Jakina D eredua ez dela nahikoa: ez dago nahikoa den eredurik. Baina D ereduak baino emaitza hoberik ez du beste ezein ereduk eman, ematen, ezta emango. 3L eredua porrot izugarria izan da (ebaluazio diagnostikoaren datuek frogatzen dute).

"Ez da nahikoa". Ados: eskola bera ez da nahikoa. Eta ados, hurrengo erantzunetan Dobaranek proposatutakoekin: eskola ez denez nahikoa, euskara eskolatik kanpora atera behar da, aisialdira, modu antolatu, sistematiko eta bitartekoz egoki hornituan.

"Ikastetxekako hizkuntza proiektuak egitea, kontuan hartuta ingurune soziolinguistikoa eta ikasleen ezaugarriak". Hara! Gune soziolinguistikoa? Ba al dago EAEn derrigorrezko eskola-aldia amaitzean gaztelaniaz nahikotasunez ez dakien gazterik? Ez, ezta? Orduan? Erdalguneetan, ezin D ereduan baino euskara gehiago eskaini. Euskalguneetan, zer kalte dakar? Ala Oiartzungo 16 urtekoek ez dakite nahikoa gaztelaniarik eta ikastordu gehiagoren premian daude?

Herritar elebidunak hezteko, esperientziak diosku eskola publikoa dela apustu sendoena, eta euskara hutsezko irakaskuntza nahitaezko tresna, zeina, gune soziolinguistikoaren arabera, eskolaz kanpoko ahaleginarekin gehiago ala gutxiago osatu beharko den.

Behar dugu, bai, irakaskuntza-metodologia errotik hobetu eta euskararen erabilera (ahozkoa zein idatzizkoa) helburu gisa ipini. Baina ez ukitu euskara hutsezko eredua, 3Lk erakutsi baitigu horrek zer dakarren: euskara gutxiago jakitea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude