Usteldu eta lur bihurtzen dira” esanda borobildu zuen bere erretolika. Ezagun bat zuhaitzek eta zuhaixkek urte garai honetan askatzen dituzten hostoez ari zen. Gaizki-esaka. Bera txirrindularia da, lanetik kanpo txirrinda besterik ikusten ez duen horietakoa. Euri-jasa galantak izan diren egun zoragarri horietako batean, txirrindari heltzeko giro zakarra eta kafe bat hartuz aritu gara gaiaz. Berari, bide ertzean txirrindaz joateko enbarazu egiten dio orbelak, noski! Ez eta baiari ustez errematea eman nahian bota zuen usteldu eta lur bihurtzen direlako hori. Berari irrist egiteko arriskua zena niri hostoen aldeko arrazoiketa indartzeko argudio dotorea iruditu zitzaidan. Lurra bizitzaren oinarri nagusia da!
“Hostoari gerra” da kaleetako ikurritz nagusia urte sasoi honetan. Aspaldi hasi zen gerra; dagoeneko irailean ekin zioten lehen gudariek hostoaren kontrako gudaldiari. Oraindik hostoz bete-bete jantzita zirela lehen adar mozketak ikusten hasi ginen batean eta bestean. Betiko kontu jakina da, baina errepikatzea merezi du: kale garbitzaileei lana kentzeagatik zuhaitzak hiltzen ari gara. Hostoari zuhaitzaren gainean ez bazaio bere zikloa burutzen uzten, zuhaitzak ez ditu behar bezala osatuko negua poliki igaro eta hurrengo urtea indarrean hasteko behar dituen gordekinak. Hosto bat espaloian ikustea baino hobe da zuhaitza hiltze bidean jartzea. Hori da inausketa hostotsu hori egiten duena, hobe esanda, hori hagintzen duena: eraile bat.
Bada beste lubaki bat guda horretan: puzgailua edo putz egiteko makina. Garai batean, erratza erabiltzen zen; txilar erratza edo inar isatsa edo ilarra isuskia (Erica spp.) zen kale garbitzaileen arma nagusia. Eragin motzeko arma, kolpeka-kolpeka hostoak pilatxoetan bildu eta saskira eramateko nahikoa. Gaur egun putz egiten duten makinak dira bazter guztietan. Asko eta asko ikaragarrizko burrunda zalapartatsua sortzen dutenak, ixiltxeagoetarako joera zabaltzen ari bada ere. Baina gerrako makinak hurbiltzen ari direla ohartarazten duen burrundara ez da txarrena. Okerrena egiten duen lanaren ondorioak dira. Hostoa ufatu eta bildu bai, baina baita hautsa, polena, hegazti txakur eta abarren gorotzak, alergenoak eta abar haizatu ere, urrun asko eramanez, etxeetara adibidez, baina baita gure eztarrietara ere. Hostoak toki jakin batzuetan biltzea bale, baina belardi, lorategi eta abarretan lasai asko utz daitezke bertan, ekosistema aberastuz. Eta erabiltzen duten energia eta sortzen duten ke kutsakorra...
Sistema errazagoa, ederragoa, garbiagoa eta naturalagoa izateaz gain langabeziari aurre egitea eta ariketa egitea bultzatzea bezalako mesede asko dakartzala-eta erratzera bueltatzea ez dut eskatuko, noski. Ala bai?
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]