“Irrati libreek erabilgarriak izan behar dute gizarte mugimenduentzat”

  • Linterna de Diógenes irratsaioari ahotsa jartzen dio Arkadio irakaslea ezizenez ezaguna den Arkaitz Prietok (Errekalde, 1981). Haien bizimodua, kultura, balioak eta antolaketa moduak ardatz hartuta klase desjabetuen historia azaltzea eta aldi berean menderatze sistemak aztertzea du xede. Zorroztasun akademikoaren bidetik bokazio dibulgatzailea du, adituek josten dituzte informazioz beteriko kapsulak. Monty Pythonen filmetako umoreak ematen die hasiera piezei.

“Erabat sinesten dut irratiaren gaitasun subertsiboan”.
“Erabat sinesten dut irratiaren gaitasun subertsiboan”. (Argazkia: Hodei Torres)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Linterna de Diógenes saioaren 15. denboraldia hasi da aurten. Hamabost urte, azkar esaten da!

Bai, bai… hamabost urte! Programak bilakaera handia izan du. Konstantzia baten isla da, militantzia lana baitago saioaren atzean. Lehen urteetan ia ez zuen entzulerik, baina orain badut erantzukizun bat, baita presioa ere, ez dut ukatuko!

Has gaitezen hasieratik. Diogenes Sinopekoaren izena darama saioak. Intentzioen adierazpen bat da?

Koherentea da guztiz. Platonen etsai aitortua zen Diogenes. Platon ideia abstraktuez arduratzen zen eta Diogenes ideia mundutarrez, sabela betetzeaz, autoritatea desafiatzen zuen hein handi batean ere. Baina, batez ere, mendebaldeko filosofiaren korronte materialistaren abiarazleetako bat izan zen. Platonek irabazi zuen eta ideia abstraktuak gailendu dira beti. Diogenesek lurrera begiratzera eramaten gaitu berriro.  

Jakina da garaileek idazten dutela Historia, eta askotan modu partzialean erreproduzitzen dela. Kontakizun hegemoniko horretan arrakala ireki nahi izan duzu?
Behetik datorren Historiaren ikuspegia Ingalaterrako tradizio historiografiko luze batetik dator, E.P. Thompsonek historia soziala bultzatu zuenetik, batez ere. Ikuspegi marxista du, herritarren ikuspuntutik pertsonak nola bizi izan diren aztertzen duena, Historia militarrarekin apurtuz. Hori aztertzen duten adituez hornitzen naiz elkarrizketak egiteko.

Kalera atera duzu akademia.
Saioak erabili eta botatzeko produktu bat ez izatea da nire helburua, baizik eta eskuliburu erraza izatea. Amu bat izatea, gero gai horren inguruan gehiago sakontzeko, ikertzen jarraitzeko. Saioa ez litzateke posible izango akademiaren munduan aurkitu ditudan pertsonak parte hartzera animatu ez balira.

Lortu duzu helburua? Ivoox podcast plataforman 47.000 jarraitzaile dituzu dagoeneko.
Ez dakit zeren isla den zenbaki hori, ez diot garrantzirik ematen. Baina gero eta interakzio handiagoa nabaritzen dut. Urteotan zehar argitaletxe alternatiboak eta kolektiboak jarri dira nirekin harremanetan gauzak galdetzeko, erreferentziak eskatzeko, edo eztabaidak hasteko nire saioetako bat erabili dutela esateko. Hori gozamen hutsa da!

Argazkia: Hodei Torres

Historia libertarioa ez dago salbuetsita emakumeak ikusezin bihurtzetik… Emma Goldman, Louise Michel eta beste hainbat emakumeren biografiak, grebak eta borrokak ekarri dituzu gogora.
Gero eta gehiago saiatzen ari naiz protagonistak pertsonaia femeninoak izan daitezen, baina ez dira nahi adina. Ni ere konturatzen naiz aldaketak egin behar ditudala nire begiradan. Saioak hutsune asko ditu emakumeen protagonismoari eta kolonialismoari dagokienez.

Etxean grabatzen dituzu saioak orain, baina Bilboko Irola irrati librean hasi zinen emititzen.
Irratiaren mundutik nator, eta irratia egiten dudala pentsatzen jarraitzen dut, nahiz eta saioa etxean grabatzen dudan eta nahieran entzuten den gero.

Berrogei urteko historia dute irrati libreek. Zein puntutan daude?
Hasieran irrati libreek zuten diskurtsoa zen: “Etorri hona eta kontatu esan nahi duzun hori”. Gaur egun edonork egin dezake streaming bat bere etxetik bertatik, kamera edo mikrofono bat besterik ez da behar. Beraz, ezin dugu helburu berarekin jarraitu, diskurtso hori aldatu beharra dago. Nire ustez, kaleko kazetaritzaren aldeko apustua egin beharko litzateke.

Bide hori hartzen ari direla deritzozu?
Irrati libreen topaketa batean egon nintzen duela gutxi. Duela berrogei urteko mezu berbera eta duela berrogei urteko autokonplazentzia eta erosotasun immobilista aurkitu nuen han. Aldi berean, energia handiko jendea bazegoen, irratia egiteko gogoa zuena eta kolektiboentzat eta gizarte mugimenduentzat baliagarri izateko grina zuena. Irratiaren gaitasun subertsiboan erabat sinesten dut, oraindik garaiz gabiltzala uste dut. Komunikabide tradizionalek gero eta legitimitate txikiagoa duten honetan hedabide libreak dira aurrerapausoa eman dezaketenak. Irrati libreek gizarte mugimenduentzat baliagarriak izan behar dute, eta ez alderantziz.

Hainbeste urte igaro ondoren, Linterna de Diógenes zure bizitzaren zati garrantzitsua da, baita entzuleena ere. Luzarorako proiektua da?
Erantzuna ezezkoa da. Hiru urte daramatzat horren inguruan pentsatzen eta oraindik indarra eta kemena behar ditut saioa behin betiko amaitzeko. Bertigoa ematen didan arren, iritsi da unea non beste militantzia batzuei denbora gehiago eskaini nahi diedan. Alderdi komunikatiboan itsu-itsuan sinesten dut, baina orain kalean egon nahi dut ehuneko ehunean.

Akademia uhinetan
“Izar Beltz Ateneoa okupatu berritan hasi nintzen Irola Irratian murgiltzen, ondoan zegoen eta. Txikitan beti entzuten nituen irrati libreak. Bestelako saio bat egin nahian sortu nuen Linterna de Diógenes programa; akademiako adituak elkarrizketatuz formakuntzarako helburuarekin. Langileen historia jorratu dut: grebak, gizarte mobilizazioak, matxinadak, biografia batzuk... Ez hori bakarrik, gaurko gizarte borrokek ere badute lekua, saio zientifikoak ere badira...".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


?-tzik hitz egiten jarraitzen du

1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]


2025-07-30 | Lucas Vallecillos
Hiroshima eta Nagasaki, zortzi hamarkada geroago

Historia garaikideko basakeriarik handienetakoak dira Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketak. 1945eko abuztuan, hiru eguneko epean, bi bonba atomiko jaurti zituzten lehen aldiz historian eta bi hiritako biztanleak modu indiskriminatuan hil zituzten. 1945aren amaierarako,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-23 | Euskal Irratiak
Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Eguneraketa berriak daude