Susak argitaratu duen seigarren eta azken abentura du honako hau Amaia Ezpeldoik. Izan ere, erretiroa hartzea erabaki du, Joana Garralda, bere maitalearekin, Atharratzeko baserri batean “baratzea, ogia eta amodioa” egitera joateko.
Hertzainak musika taldearen kantua erabiliz izendatu zuen Itxaro Bordak landa eremuko detektibe honen lehen liburua, (Bakean ützi arte, 1994), eta Itoizen kantu batean ardaztu duen lana izango da bildumari amaiera emango diona (Euri zitalari esker, 2021). Bien artean Bizi nizano munduan (1996), Amorezko pena baino (1996), Jalgi hadi plazara (2007), eta Boga boga (2012) argitaratu ditu.
Danele Sarriugartek egileari berriki Argiarako egindako elkarrizketan irakur daitekeenez, detektibe nobelek aukera ematen dute kritika soziala egiteko eta hori egiten du Bordak bilduma honekin, liburu bakoitzak salaketa bat eta garaiko argazki bat biltzen dituelako. Oraingoak sexua, biolentzia eta familia ukituko ditu; generoa, klasea, arraza eta beste zapalketa batzuk gurutzatuko dira pertsonaietan, botere harremanak eta horien ondorioak mahai gainean ipiniz.
Bildumaren hasieran bakardadea eta malenkonia nagusitzen baziren, azkenekoetan armairutik irten eta komunitatearen parte bihurtu ostean, zoriontasuna eta lagunartea topatuko ditu protagonistak. Gainera, azken lan honetan aurreko lanetako kasuak, lekuak eta pertsonaiak agertuko zaizkigu, gaztaroko eta helduaroko errepasoa eginez eta zahartzarorako prestatuz.
Euskalki guztiak agertu dira bilduman, hasieran banaka eta amaieran “euskara post-batura helduz” egilearen hitzetan. Literaturak hizkuntza du lehengai, eta euskal literatura garaikidean gutxi dira hizkuntzarekin hain erraz eta emankor jostatzen diren sortzaileak: berba zahar (‘egari’) eta berriak (‘gugeltu’) topatuko ditugu orriotan, hizkuntza-aldaerak, eta hitz joko ugari.
Bidaia eta nomadismoa ere oso presente egon dira, eta lokalaren eta globalaren arteko uztardura jolastia, besteak beste, Twin Peaks eta Pier Paul Berzaitz aurkituko ditugu kapituluetan barna; euskal baladen oihartzunarekin batera, Landetarako joan-etorria egingo dugu. Eta orain zer gertatuko da euskal detektibe literario honekin? Agian bilduman oinarritutako telesail bat...
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.