Migrazioez pentsatzen hasten bagara, lehenengo konstatazioa da, gaia nazioaren aferarekin lotu baino lehen, urgentziazko beste hainbat puntu egon badaudela; esaterako, migratzaileek, oro har, gurean pairatzen dituzten esplotazio egoerak, edota gaiak mundu mailako zapalkuntza harremanekin duen lotura. Hori argituta, bada, immigrazioa eta nazioa lotu nahi nituzke gaurkoan.
Maila analitikoan nahi bada, migrazioak eremu ezin hobea dira nazionalismoak aztertzeko. Nolabait, estatuaren eta nazioaren arteko lotura problematizatzen du immigrazioak; edo, nahiago bada, nazionalismoek haien nazioa pentsatzerako garaian erabiltzen dituzten oinarriak agerian jartzen dizkigute: nor da nazioko kidea, nor pentsatu da historian zehar naziokide gisa, nor kanporatu da irudikapen horretatik, eta abar. Hau guztia bide eta baliabide desberdinak erabiliz gertatzen da aztergai dugun nazionalismoak estatua izan edo ez. Baina, bi kasuetan, immigrazioa azterketa eremu emankorra da. Pierre Bourdieuk gogorarazi bezala, migratzailea kokapen sozial berezian aurkitzen da, ez guztiz kanpoan, ez guztiz barruan; bertakotasunaren eta bestetasunaren artean, askotan.
"Erronka da gaiari buruzko diskurtso irekia sortzeaz batera, ikuspegi teoriko horiek praktika eraginkorrekin osatzea"
Gaia Euskal Herrira ekarrita, espainiar eta frantziar nazionalismoen jarduna ikusezin gertatzen da arlo honetan, ziurrenik langintza hori naturalizaturik gertatzen delako. Abertzaletasunaren posizioa, ordea, beste bat da, askotan estigma batetik abiatzen baita: euskal nazionalismoak, sorreratik bertatik, migratzaileei itxitako nazio egitasmo bat sortu omen zuen –ñabardura asko egin daitezke hemen–, eta batzuk hori azpimarratzera mugatzen dira, helburu politiko argiekin, lan akademikoen edota ikus-entzunezko produktuen bidez. Aitzitik, nire ustez, ezbairik gabe abertzaletasunaren bilakaera da azpimarratu beharrekoa; hau da, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan gertatutako aldaketa, ezkerreko abertzaletasunaren aldetik hasiera batean, eta euskal nazio egitasmoa, teorian nahiz praktikan, garai hartan hain ugaria zen immigrazioari ateak ireki zizkiona.
Azken hamabost urteotan, Hego Euskal Herrian bereziki, immigrazioaren errealitatea asko aldatu da, eta bestelako jatorriak nabarmentzen dira. Migratzaile berri gehienek ez dute bertan ofiziala den herritartasunik, eta horrek funtsezko desberdintasuna dakar aurreko migrazio prozesuekiko. Baina, hala eta guztiz ere, aurreko migrazio aldiei emandako erantzunak erreferentzia garrantzitsua izan behar duela uste dut. Abertzaletasunak bere nazio egitasmoa berritu zuen, eta proiektu berri hori migratzaileei ere ireki zien. Bestela izan zitekeen, baina hala gertatu zen; eta nazioa eta immigrazioa gaur egun pentsatzeko abiapuntu ezin hobea da, idealizazioetan erori gabe.
Eunice Romero politologoak Kataluniako prozesuari buruz azpimarratzen duen bezala (Talaia aldizkaria, 10. zenbakia), migrazioez hitz egitea nazioaz aritzea ere bada, eta erronka da gaiari buruzko diskurtso irekia sortzeaz batera, ikuspegi teoriko horiek praktika eraginkorrekin osatzea. Euskal Herrian immigrazioaz pentsatzen dugunean nazioaren aldagaia ere kontuan hartu beharko litzatekeela uste dut. Beti ere nazioaren definizio ireki batean sakonduz, eta, aldi berean, nazioari buruzko hausnarketa hizkuntzari buruzkora mugatu gabe, Euskal Herrian askotan egiten dugun bezala. Bide horretan orain dela 50 urte egindakoak altxor bat direla uste dut.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]