EOrain bi urte ozono-zuloa desagertu zela azaldu zen albistegietan. Antza, 2019an mende honetako daturik onenak neurtu ziren eta itxaropena pizteko baino gehiago, baieztapen zientifiko gisa saldu ziguten berria. Edozein ikaslek daki zientzian datu batek ez duela ezer ere adierazten bere horretan eta ondorioak atera ahal izateko datu-sorta zabala behar izaten dela; hortaz, albisteak harritu egin ninduen. 2020an, berriz, kontrakoa gertatu zen. Neurketen arabera, mende honetako zulorik handienetakoa egin zitzaion ozono geruzari, eta aurtengo datuak ez dira hobeak izan.
"2012an, izotz urtze handiena gertatu zen urtean alegia, analisi fatalistak egin zituzten hainbat zientzi estamentutatik"
Iaz eta aurten gertatutakoak normaltzat jotzen ditut, jakina baita ozonoaren deuseztatzea sortzen duten substantziek atmosferan dirauten bitartean ozono-zuloak gurekin jarraituko duela, hauen bizi iraupena ehunka urteetakoa baita kasurik gehienetan.
Hala ere 2019an egindako baieztapenaren inguruan beste irakurketa bat egitea komeni da. Hego Poloa babestutako eremua da 1959an sinatutako hitzarmenari esker, eta honen arabera ezin izan dira ustiapen komertzialak planteatu. Baina jakin badakigu bertan urrea, zilarra, uranioa, beruna, nikela, petrolioa, gasa, mineral arraroak eta beste hainbeste altxor gordetzen direla izotzaren azpian, eta hori mokadu desiragarria da multinazionalentzat.
Hitzarmena hor dago, baina baita Antartikako lurren gaineko burujabetza eskaera eta hitzarmenaren eguneraketaren eskaera ere. Testuinguru horretan ulertu beharko genituzke arestian aipatu analisi interesatuak.
Antzeko egoera gertatzen da Ipar Poloan, bertan urtero gertatzen den izotz galerak bide eman baitiezaioke nazioarteko nabigazioari. 2012an, izotz urtze handiena gertatu zen urtean alegia, analisi fatalistak egin zituzten hainbat zientzi estamentutatik, hamar edo hogei urteetan izotzik ez zela izango iragarriz. Kasu horretan ere, ondorioak azkarregi atera zirela uste dut, egoeraren larritasuna beste era batera eman izango balitz, analisi fatalistak deskalifikatzen dituztenen jarduna oztopatuko litzateke. “Gezurra da 2012an esaten zena”, “Ikus azken bizpahiru urteetan gertatzen ari den izotz errekuperazioa”, eta antzeko iritzi interesatuak 2012an egindako analisietan oinarritzen dira. Dena den, egia da urtero uda amaieran gertatzen den izotz urtzea mendeetan gertatu denaren batez bestekotik gora segitzen duela, eta hortaz berotegiari aurre egiteko neurriak erabat justifikatuta daudela.
Egia zientifikoak datuak behar ditu eta horiek lortzeko askotan denbora behar da.
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.
Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.