Cortések ez zuen dena suntsitu

  • Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.

1521eko abuztuan Hernán Cortés konkistatzaileak Tlatelolco hiri azteka hartu, arpilatu eta suntsitu zuen. Konkistaren ondoren, pixkanaka, aztekak hiriko hondakinetara itzuli eta konkistatzaileek ezarritako arau eta muga zorrotzei egokituz joan ziren.

Baina Mexikoko Antropologia eta Historiako Institutu Nazionalak (INAH) egin duen azken kanpaina arkeologikoan, konkistaren ondorengo giza sakrifizioen frogak eta bestelako arrasto batzuk aurkitu dituzte. Guztiz debekatuta eta zigortua egon arren, aztekek beren erlijio eta usadio zaharrei eusteko ahalegina egin zuela erakusten du horrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
"Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu"

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Eguneraketa berriak daude