2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan arraroa... Kezka eta kexua eragiten die haatik eremu hauetan bizi diren herritarrei –usu indigenak direnak–, eta “kolonialismo berdearen” logika salatzen dabiltza. Azken hauen irakurketari so jarri gara.
Nazioarteko instituzio inportanteenak ados dira ondoko helburu handiari dagokionez: planetaren %30 “gune babestu” bezala sailkatzea 2030 urterako –izan erreserba natural, parke, monumentu nazional edota babesturiko paisaia gisa definituz–. Ingurumenarentzako Nazio Batuen Programaren azken datuen arabera, gaurko egunean Lurraren %17 dugu babesturik –orotara 20 milioi km2.Ideia bat ukaiteko, Europak 10 milioi km2 ditu–. Hots, hamarkada honetan eremua bikoizteko helburua mahai gainean dute. Apirilean Txinan egitekoa den Bioaniztasunari buruzko Nazio Batuen COP 15 gailurreko neurri gotorrenetakoa izanen dute eta iraila hastapen honetan ere Marseillan burutu Naturaren Munduko Kongresuan aipagai zuten –bertan finkatu dituzte COP 15ean gobernuei bideratuko zaizkien gomendioak–.
Bere horretan, helburua ederra eta ausarta dute: bioaniztasuna zaintzea eta faunaren zein floraren desagerpen bortitza mugatzea. Alta, kongresuaren parean militante ekologistek Notre terre, notre nature izeneko kontra-gailurra burutu zuten, helburu eder honen itzalguneak azaleraziz. Ekologisten kritikaz gain, Naturaren Munduko Kongresuaren diruztatzaileen zerrendak ere du neurriari buruzko mesfidantza areagotzen: Nutella, PNB Paribas bankua, Kering, Veolia, L´Oreal, JCDecaux eta beste multinazional anitz –guztiak berdin-berdin naturaren suntsitzaile gisa ezagunak–. Naturaren Munduko Kongresuan hainbat neurri aipatu bazituzten, planetaren %30 babesteko neurri horretan zentratu ziren kontra-gailurrean, “Naturaren kontserbazioa deskolonizatu” lema jarriz lehen edizio honi. “Planetaren herena babestutako eremu bihurtuz, beraien lurretan baimenik gabeko ehiztari bihurtzen dituzte indigenak. Kristobal Kolonez geroztik izandako lur lapurtze handiena genuke” dio Green Finance Observatory egiturako Frederic Hache irakasleak.
Azken finean, helburua bezain garrantzitsua dugu helburura heltzeko bidea. Bideari ez zaio nahiko begiratzen Hacheren arabera eta justuki, bidean dira kalte gehienak. Lehenik eta behin babestu nahi diren eremu hauetan –eta hauei esker– milaka eta milaka herritar bizi direlako. Sailkapena gauzatuz gero, orotara 300 milioi herritar lirateke desjabeturik eta mugiturik, Survival, Minority Rights Group International eta Rainforest Alliance Gobernuz Kanpoko Egituren (GKE) kalkuluen arabera.
Zehaztu beharrekoa da haien lurretatik kanporaturiko gehiengo zabala munduaren Hegoan dela eta gainera, hauetariko anitz herritar indigenak direla. Klima larrialdiari aurre egiteko neurri honen kutsu kolonialari buruz anitz idatzi izan du Guillaume Blanc historialariak, L´invention du colonialisme vert. Pour en finir avec le mythe de l´Eden africain (“Kolonialismo berdearen asmakuntza. Eden afrikarraren mitoarekin bukatzeko”) liburuaren egileak. Ondokoa oroitarazten digu: “Europan, gure mendiak zaintzen dabiltzan artzain eta laborariak sostengatzen dabiltza Unesco, UICN eta WWF. Baina Afrikan, badu 60 urte indarkeriaren bidez lurraldeak naturalizatzen dabiltzala: deshumanizatzen. Gaur egun oraindik hamar milaka laborari eta artzain dira parkeetatik haizaturik, kontserbazioan berezitutako nazioarteko adituen begirada pean. Beste milioika dira zigorturik lurra landu izanagatik ala haien kabalak bertan alhatzeagatik”.
Mundua irensten dabilen sistema eraldatzeko asmorik ez dute agintari eta multinazionalek. Hori horrela, baliteke desmasia ttipitzeko bidea izatea ahalbezain bat guneren babesa. Baina egitekotan, bertakoen eskubideen errespetuan egin beharko da. Berme honen osagaiak argi ditu autoktonoen eskubideen alde borrokan dabilen Survivalek: Lurrari loturiko eskubide kolektiboak eta ohiturazkoak aitortu eta bermatu beharko dizkie bioaniztasunaren aldeko araudiak; eta hortik, gauzatu beharko dira indigenen eta lurrarekin harremanetan diren herritarren alde doazen neurriak. Hots, lurretik bizitzeko eskubidea, autodeterminazioa eta onarpen eta erabakimen librea segurtatu beharko zaizkie erreserba ala parke bihurturiko espazio hauetan aitzinetik ere bizi zirenei.
Bioaniztasunaren %80 autoktonoek okupaturiko lurretan kausitzen dugu. Datu honek balio digu ohartarazteko ez duela gizakiak bere horretan natura suntsitzen, baizik eta gure sistema kapitalistak. “Herri indigenek beraien lurrekiko dituzten eskubideak naturaren eta klimaren aldeko ekintzen erdigunean jartzean datza klima aldaketa borrokatzeko modurik eraginkorrena”, irakurri daiteke kontra-gailurraren kari sorturiko webgunean. Munduko agintariak kontrako zentzura doaz: lurrarekilako lotura moztu, erbesteratu, haien autonomia suntsitu eta sistema merkatal eta monetarioaren menpe ezarri. “Kolonialismo berdea” terminoa erabilia da joera honen izendatzeko. Gainera, okerrena da behin eremua lapurtuz gero, gehienetan bertaratzen direla bestelako herritarrak: turistak zein estraktibismoan dabiltzan multinazionalak.
Sistemak bere horretan segitzeko bide gisa ikusten du lurrak babesteko estrategia hau Blancek: “Babesten dabiltzanak dira suntsitzen dabiltzan berak. Hori da garapen iraunkorraren inkoherentzia. Ez dute lortzen haienean suntsituriko natura salbatzen, eta horregatik salbatu nahi dute han, Hegoan”. “Naturan oinarrituriko Soluzioak” deitu multzoan sartzen da sailkapen hau. Lehen aldikoz 2009an erabilitako nozioa, 2015eko COP21 topaketaz geroztik txertaturik dute desafio ekologikoari aurre egiteko estrategian, ekosisteman oinarritzen den soluzio multzo hau. Baina greenwashing edo zuriketa berdea dugu hau, naturari prezio bat jarri eta konpentsazio mekanismoari esker, Hegoko egitasmo berde hauen garapenari esker, Iparrean logika kutsatzailearekin segitu dezaketelako multinazionalek.
Hori jakinik errazkiago ulertzen da nolatan planeta hezur-muineraino ustiatzen dabiltzanek sostengatzen duten planetaren herena babesteko neurria.
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]