Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

  • Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


2025eko irailaren 12an - 18:22
Azken eguneraketa: 23:05
Valle de Odietako instalazioak Caparroson Greenpeace
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alberto Guerendiain Valle de Odietako Kontseilu Errektoreko lehendakaria eta haren anaia Pedrok erantzun diete lehenik fiskaltzaren galderei –herri akusazioei erantzuteari uko egin diote–, eta joan den irailaren 2an akusazioaren perituek emandako ikuspegiaren oso bestelakoa eman dute. Biak dira Valle de Odietako Administrazio Kontseiluko kideak eta nekazari gaiez arduratzen den taldekoak ere bai (zortzi dira, bi anaiak eta beste sei).

Honako kontakizuna utzi dute aretoan: 2021eko urtarrilaren bukaeran hiru eguneko ureztatzea egin zuten, horretan ura eta digestatoa nahastuta, pibot sistemarekin (ihinztadura bidez). Pedrok zehaztu duenez, proportzioa izan zen %10 digestatoa eta gainerakoa ura. Egun horietan euriteak izan ziren eta horregatik barreiatu zen digestatoa han-hemenka, baina beti ere kutsatzeko ahalmenik gabe, uretan oso diluituta zegoen eta.

Baina irailaren 2ko ahozko saioan ez al zen garbi gelditu, bada, digestatoa ezin dela barreiatu pibot sistemarekin? Albertok azaldu du digestatoaren zabaltzea zisternekin eta lurraren gainean altura gutxira doazen tutuekin egiten dela, eta ez dutela ureztatze sistema aldatu, 2021eko urtarrileko hori proba bat besterik ez zela izan. 2015etik digestatoa pibotekin barreiatzeari buruzko auzi judizial batean zirela, 2021ean jaso berri zutela euren aldeko epaia, horrekin ulertu zutela erabil zezaketela sistema hori digestatoa ongarri gisa pibot sistemaz zabaltzeko, eta horregatik egin zutela proba hura.

Baimen guztiak zituzten, proba ongi gainbegiratua egin zen, eta sare sozialen bidez isurtzearen salaketaren berri izan zutenean, adituak kontratatu zituzten, lur eremua behatzeko, eta laginak jaso eta aztertzeko. Emaitzetan ez zen agertu kutsadura aztarnarik inon.

Adituak ur-putzuz dira?

Aurreko saioan kaltetutako ur-putzua eztabaidaren muinean egon zen, eta gaurkoan lehen bi akusatuek tinko berretsi dute hor ez dela inoiz egoten urik, salbu eta euri handietako garaietan –“48 ordura berriz da lehor”–, eta ez dela ez animaliarik, ez landaretza berezirik, “harriz betetako zulo bat besterik ez da”. Eta orain arte atera gabeko karta atera du Albertok: “Sotilloko ur-putzua 700 metrora dago, iparrera. Han bai, han ikusi ditut aipatzen diren animaliak”.

Gaurko ahozko auzian osagai garrantzitsua izan da Sotilloko ur-putzua, bai bi akusatu horiek eta bai haien abokatuak behin baino gehiagotan eman dutelako aditzera akusazioaren peritu guztiak ur-putzuaz nahastu direla. Ondorioen unean tinko erantzun die fiskalak: “Ez zaitezte saiatu nahasten garbi dauden kontuak, gauza bat da Sotilloko ur-putzua eta bestea kutsatu den hau, Soto de la Cuevako ur-putzua, eta aditu guztiek ondo baino hobeto deskribatu dutena”.

Alberto Gerendiain akusatuak esan du bazekiela ibaiaren inguruko eremua KBE Kontserbazio Bereziko Eremu zela, eta beraz ureztatzeak horrek baimendutako moldez egin behar direla, eta hala egiten dutela. Fiskalak gogoratu dio, ibaiaren inguruko eremua bakarrik ez, ur-putzua dagoen tokia eta askoz eremu zabalagoak ere KBE direla.

Akaso une berezienetakoa izan da bi anaiek irailaren 2an deklaratu zuten bi basozainak iruzurgiletzat jo dituztenean. Ureztatu ondoren digestatoa urruti iritsi zela erakusteko, inguruetan dagoen sakana bateko paretetan digestatoaren arrasto lehorrak zirela argudiatu zuten basozainek, eta horren argazkiak erantsi zituzten auziaren prozeduran. Bada, gaurko ahozko saioan bi anaiek argazki horiek manipulatuta daudela adierazi dute. Alabaina, hainbat eragilek ateratako argazkietan ere ikusten da arrasto beltzen jarioa paretan, baita foruzainek egindako argazkietan ere.

Fiskalak tinko erantzun die: “Basozainek eta foruzainek ez dute inongo interesik Valle de Odieta zigortzeko. Haiek beren lana egiten dute, delituaren ustezko tokira joan eta ikusten dutena jasotzen dute. Kalteak handiak izan ziren eta ureztatze praktika horiekin jarraitu izan balitz, kalteak are eta handiagoak ziratekeen”. Zehaztu behar da, kasu honetan, Nafarroako Gobernuko funtzionarioak eta langileak ez direla foru gobernuaren aginduz aritu auzi honetan, fiskaltzak hala agindu dielako baizik.

2019ko digestato ureztatzea

Bai bi anaia akusatuek, bai haien defentsak behin eta berriro errepikatu dute Valle de Odietak dena egin duela ongi, arauak betez eta aldez aurretik ez dutela inoiz administrazioaren ohartarazpenik izan euren jardueragatik. Fiskalak eta herri akusazioek gezurtatu egin dute hori eta gogorarazi diete 2019an Nafarroako Gobernuak espedientea ireki ziela ureztatzean gehiegizko digestatoa erabiltzeagatik. “Beraz, akusatuek bazekiten ezin zitekeela egin horrela –azpimarratu du fiskalak–, eta hala ere, 2021ean errepikatu egin zuten. Kontrolik gabe ureztatu zuten eta digestato gehiegirekin, hori da foruzainen laginek ziotena, gai arriskutsuak izan daitezkeen gaietan denetan zegoela kantitate gehiegi, eta gainera hori bakarrik egin daitekeela lurreko hodien bidez eta ez piboten aspertsio sistemarekin”.

Sustrai Erakuntzako akusazioa ere zorrotza izan da gai horretan: “Kontseilu Errektoreak erabaki zuen pibotak eta digestatoa erabiltzea ureztatzean, baina Valle de Odietak ez du inoiz izan administrazioaren baimenik horrela egiteko. Digestatoa pibotekin zabaltzeko berariazko baimena behar da, eta ez zuten”.

“2019ko aurrekariekin –amaitu du fiskalak–, bazenekiten arriskua zegoela eta hala ere, ez zenioten Nafarroako Gobernuari jakinarazi. Beraz, erantzukizun zibil gisa ur-putzua bere onera itzultzea eskatuko dizuet”. Aurreko saioan biologoek argi utzi zuten lau urte geroago ur-putzuak ez duela kutsaduraren aurreko egoera naturala berreskuratu eta ez duela berreskuratuko gizakiak lagundu gabe.

Fiskalak eta herri akusazioak, euren zigor eskaerei eutsi diete. Fiskalak lau hilabete eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du Alberto eta Pello Gerendiainentzat. Sustrai Erakuntza eta Greenpeace ingurumen elkarteek osatzen dute herri akusazioa, eta bost akusatuentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dute, besteak beste. Beste hiru akusatuak María Cilveti (administrazio kontseiluko idazkaria da eta pertsonalaz arduratzen da), Pedro María Cilveti (mantentze-lanez arduratzen da) eta Iñaki Gerendian (animalien ardura) labur deklaratu dute, eta ureztatze kontuekin ez dutela zerikusirik azaldu dute.

Azken hiru hauen defentsak argi utzi du prozedura osoan ondo ikusi dela akusatuei ez zaiela inongo akusazio zehatzik leporatzen, ez dela zehazten zer egiten duten, nola, non... eta zuzenbidearen zigor prozeduran hori ezinbestekoa dela: “Ez da zehaztu akusatuek zein zigor delitu egin duten, eta beraz, absoluzioa eskatzen dut”.

Eskaera bera egin du Alberto eta Pedro anaien defentsak. Aipatu du akusazioen perituek eta lekukoek atondutako txostenek ez dutela erakutsi bere bezeroak errudunak direnik, eta txosten ahulak egin dituztela. Bere aditu eta lekukoak, aldiz, oso jantziak direla azpimarratu du eta akusazioko peritoen lanak hankaz gora bota dituztela: “Echarri irakaslea eminentzia bat da, eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea!". Defentsaren esanetan, argi erakutsi dute honakoa: “Han ez da egon ur-putzurik inoiz, ezta animaliarik ere, harritza besterik ez da; hura eraiki zuen jabeak argi erakutsi zuenez. Etengabe aipatu duten Sotilloseko ur-putzua harritza horretatik mila metrora dago. Valle de Odietak ongi erabiltzen ditu ureztatze sistemak eta euriteek arazo bat sortu zuten. Ez da egon ingurumen eraginik, ez ureztatzearen aurretik ez ondoren”.

Auzia epaiaren zain geratu da. Fiskalak aipatu du epaileak ez duela lan errazik, zoritxarrez ingurumen jurisprudentzia urria delako. Korridoreetan, Sustrai Erakuntzako kide batek ere argi diotso kazetari honi: “Ez, ez da batere ohikoa enpresak kutsaduragatik epaitzea. Alde horretatik pena izan da Nafarroako Gobernua ez egon izana epaiketan akusazio partikular gisa, gobernuari baitagokio ondare publikoaren defentsa egitea. Sikiera, gobernuko funtzionarioak, basozainak, foruzainak... oso fin aritu dira beren lana egiten”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Apoak klima aldaketaren seinale

Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.

Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]


2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


"Proiektu estraktibistak dituzten komunitateak pobreak dira, hitzeman dizkieten aberastasun eta garapena ez dira existitzen"

Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


Eguneraketa berriak daude