Fikzioaren gramatika II: non(go)

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

("Fikzioa omen da komunikazioa, norberaren interpretazioa ez bezala. Fikzioa omen da egia, gezurra ez bezala. Fikzioa omen da errealitatea, fikzioa bera ez bezala". A. Alieva)

 

Hiztegi Batuan "Non forma 5 sarreratan aurkitu da" irakurri duzun arren, irudipena izan duzu ondotik askoz ere emaitza gehiago daudela. Gainera –sekula ez zara ongi-ongi moldatu gramatikarekin– kategoria ezberdinak ere badituela ohartu berri zara: adberbioak ospe nagusia ematen badio ere, ez omen da haren lan bakarra; baldintzak jartzen ere badaki, adibidez.

Gaur egunean, non gauden adieraztea kontu fisikoa baino gehiago da. Lanerako agiri ofizialetan, erlatibitatearen legea gogoan-edo, bilera esteka batean egin dela idaztera eta irakurtzera ohitu zara. Espazioa eta denbora elkartu diren honetan, gero eta gatazkatsuago suertatzen ari da zehaztea bakoitza non dagoen. Zertan. Norekin.

Halako batean izugarri murriztu da bilaketa semantikoa, toki orotako ingelesezko “go” erantsi duzunean: “Zer tokitakoa”. Eta hortxe zabaldu da, segur aski ere, esparrurik interesgarriena; etengabe berritzen baitira nongoaren gaineko eztabaida zaharrak. Emari agorrezina du bizidunen jarioak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude