Maien hirietako parkeak

  • Duela hainbat mende, Tikal eta beste hiri maia handi batzuek dozenaka milaka biztanle, errepideak, plaza zolatuak, piramideak eta ehunka etxebizitza zituzten.

(Argazkia: Mike Vondran
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eta Cincinnatiko unibertsitateak Tikalen egin berri duen ikerlan baten arabera, parkeak ere bazeuden hiri horietan. Lurreko estratuetako landare arrastoen DNA ikertuz ondorioztatu dute hiria edateko urez hornitzen zuten urmaelen inguruan hainbat zuhaitz, belar eta lore espezie landatu zituztela, batetik,  eta, bestetik, zolatutako kale eta plazen artean oihan natural zati batzuk ere propio utzi zituztela. Baina ez dakite parkeok publikoak ziren ala ez.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...