Konkistatzaileak zergatik ez ziren gaixotu?

  • Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.

Populazioak hain nabarmen behera egitea eragin zuten arma isilak baztanga, elgorria, izurri bubonikoa, difteria, tifusa… izan ziren. Bertakoek ez zuten ordura arte gaixotasun horiekin kontakturik izan eta, beraz, ez zuten horien aurkako immunitaterik garatu. Baina, orduan, zergatik ez zen berdin gertatu europar konkistatzaileekin? Ez al zuten topatu beraientzat berria zen gaixotasun hilgarririk?

Erantzunaren bila atzera joan behar da, Neolitora. Iraultza Neolitikoan, komunitate biltzaile eta ehiztariak zirenak ekoizle bihurtu ziren, nekazaritzan eta abeltzaintzan jardunez. Nomadak ziren taldeak sedentarizatu egin ziren eta populazioak gora egin zuen. Dentsitate handiko giza talde egonkorrak pagotxa ziren birus eta germenentzat. Non aukeratua zutenez, ez zioten zertan ostalari bakarrari eutsi eta beste batzuen bila joateko aukera garatu zuten; gaixotasun infekziosoak askoz kutsakorragoak eta birulentoagoak ziren gizarte berrian.

Jakina, hori guztia Amerikan ere gertatu zen, baina Eurasian zoonosiak ozeanoaz bestaldean baino askoz eragin handiagoa izan zuen. Ugaztun handiak etxekotu zituzten, giza dentsitate handiari animalia dentsitatea erantsiz. Hala, gizakiontzat hilgarrienak izan diren gaixotasun kutsakorrak animalien gaixotasunetatik eboluzionatu zuten: baztanga, gripea, tuberkulosia, malaria, izurria, elgorria eta kolera dira gaixotasun horiek eta behi, txerri eta ardien gaixotasunetatik eboluzionatu zuten nagusiki.

Amerikan, duela 13.000 urteko azken glaziazioan, ugaztun handien espezie asko galdu ziren eta gerora, gizakiek lau animalia espezie besterik ez zituzten etxekotuko: indioilarra, llama, akuria eta ahatea; eta Eurasian baino kopuru askoz txikiagoan gainera. Horregatik, konkistatzaile europarrak iritsi zirenean, gaixotasun eurasiar bortitzak zabaldu zituzten, baina halakorik ez zuten zain.

Zer gertatuko zen Amerikan ere gaixotasun kutsakorrak topatu izan balituzte? Konkista eta kolonizazioa geldiaraziko ote zituen horrek? Afrikaren adibideari erreparatzen badiogu, ez. Afrika tropikalean ere baziren halako gaixotasunak, nagusiki sukar horia, kolonizatzaile europarrengan eragin handia izan zutenak. Horrek prozesua mantsotzea eragin zuen gehienez ere, baina, dakigunez, ez zuen geldiarazi.


ASTEKARIA
2021eko uztailaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
"Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu"

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Eguneraketa berriak daude