Sintomak eta sendabideak

Beti gertatzen zaigu antzera. Politikan ez da ona horren sineskorrak izatea, bestela ziria sartzen digute behin eta berriro. Zertaz ari naizen?  Hara, duela gutxi, eta negoziazio luze eta katramilatsuaren ondoren, sinestarazi ziguten Katalunian, azkenean, Gobernu indepe bat osatu zela, ardura-karguak fifty-fifty banatuz eta president  kargua adostuz. “Bazen garaia! Azkenean bete da hauteskundeen emaitzetatik zetorren mandatu logikoa: gehiengo independentistari dagokion gobernu independentista osatu da!”.

Inozoak gu, handik egun gutxitara lehertu baita lapikoa, kartzelatik bertatik, indultuaren esperoan zegoela, zabaldu baitzuen gutuna Oriol Junqueras ERCren buruak, independentziaren aukera bera lurperatzeko moduko lurrikara probokatuz. Ondorengo erreakzioek, bai Katalunian bai Madrilen, eman digute seismoaren neurria. Aldiz, Euskal Herrian isiltasuna izan da nagusi. Agian ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait.

"ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait"

Ulertzekoa da. Zintzotasun intelektualetik, Junquerasen azken jarrera hori guztiz onartezina delako. Ez soilik berak eta bere kideek oraintsu arte irmo defendatzen zutenaren guztiz kontrakoa delako. Hori baino urrunago ere, oraingo posizio politiko horrek ez duelako inolako koherentzia logikorik bere horretan, eta hau Junquerasek berak ere jakin behar du. Aldebakarreko ekinbidea guztiz baztertzen duzula iragartzen baduzu eta esan gatazka larria elkarrizketaren bidez,konponduko duzula, norekin eta Estatu espainiarrarekin, balizko elkarrizketa horretara inolako indarrik gabe zoaz. Ahaztu independentzia. Ahaztu erreferenduma. Ahaztu Espainiak nahi ez duen edozein helburu. Indultua eta beste ezer gutxi lortuko duzu. Eta puntu.

Hori guztia horren nabarmena bada, nola jantzi du ERCk bere jokabide politikoa orain arte? Bada, bigarren denborako independentzia dei daitekeen teoriaren bidez. Oraindik orain ez dugu independentziara jauzi egiteko aukera objektiborik, baina orain aldekoen kopurua handitu behar dugu, zabaldu, eta bigarren aldi batean, demagun 20 urte barru, izango da aukera. Teoria bitxi eta funtsik gabeko hau gure etxean ere aurkitu dugu azkenaldian, ERCren aliatu edo jarraitzaileen artean. Zer gertatzen da praktikan “teoria” honen garapenean? Bada, portaera politikoa eta are hizkera bera ere aldatuz doala; jada ez da horrenbeste independentziaz mintzatzen, eta honen ordez subirautza, burujabetza, erabaki-ahalmena eta era horretako kontzeptu anbiguoagoak erabiltzen dira. Azkenerako, Estatuan den gobernu bat edo beste hobesten da, eta hura lagunduz, Estatuari bera ri laguntzen zaio egonkortzen, eta horrela ahaztu egiten da praktikan  gure Estatu propioaren aldarria. Ez da beharrezko ikusten. Horren ordez, txandako gobernuarekin negoziatzen dira egoera lazgarrienen hobekuntzak, direla indultuak, direla preso direnen egoerak arintzea.

Orduan, zertara dator herritarrei independentzia promesak egitea, batez ere hauteskunde bezperatan? Zertara dator gehiengo independentistako gobernuak osatzea? Zertara parlamentuetan gehiengoak soberanistak direla goraipatzea? Hitz egin dezagun argi: kale mobilizazio sendorik gabe, Madrileko txandako gobernua desegonkortu eta dantzan jarri gabe, geure balio eta nazio-helburuei tinko eutsi gabe, independentzia ez da inoiz benetako aukera izango eta ez da sinesgarria izango. Dagoen Estatu horren subditoak izango gara, ez badugu independentziara joan nahi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2021eko ekainaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude