Denborarekin konturatu naiz jarraitzen ditudan idazle batzuk, fruizioz irakurtzeraino, beren burua kokatzen dutela, ez artistaren lekuan, baizik eta artisauarenean. Lehen kolpean, planteamenduak erakartzen nau, idazleen ohiko harrokeriaren aldean umiltasuna adierazten baitu –baldin eta ez bada umiltasun faltsua; orduan erakutsiko luke idazleen ohiko harrokeria–. Berriki irakurri diot hori Merce Ibarz idazleari, Tríptic de la terra narrazio bildumaren kari. Artisau, hartara, are liburuaren izenburuari erreferentzia eginez, laborari, hitzen laborari. Baina, topikoaz gaindi, zer demontre da artisau izate hori?

Guri laguntzeko dago Richard Sennett –zeina Jorge Herralde editoreak baztertu egin zuen hasiera batean, 1977an: “sentitzen dut esatea zure testuen publikazioa ez zaigula posible”; gero, 2000tik hona, guztira zortzi liburu publikatzeko. Ez etsi beraz, idazle saiatu maiteok–. Sennettek dio artisauak gauzak besterik gabe ondo egiteko giza bulkada bati erantzuten diola, trebetasunez, konpromisoz, zentzuz, izan programatzaile informatiko, mediku edota, kontxo, artista. Eginbide bat iradokitzen du: arotz edo musikari batek hamar mila ordu behar izaten ditu maisutasunera iristeko, lauzpabost orduko saioak egunero, bost edo sei urtean zehar. Tentazioa legoke artisaua gaurko abiaduraren aurkako erresistente gisa ikusteko, orduan, haize freskoa garai turbokapitalista hauetan, zeinean handiagoa izan pilatu duzun esperientzia, gutxiago balio duzun. Artisauaren ekinak ez luke zerikusirik biziraute soilarekin, ezpada kulturak lanari gehitzen dion balioarekin. Eta egia da bizitza pasa dezakezula gehiegi busti gabe, baina artisauak sinbolizatuko luke giza-kondizio partikular bat, egiten duen horretan inplikatu eta kontzentratzen den pertsonarena. Sennett jarraiki, beraz, nire burua artisau aldarrikatuko nuke, artisauarentzat hori egitea ere harrokeria ariketa bat ez balitz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude