Europar funtsak: Bruselari planto?

  • Iritzi publikoaren zati handi batek uste du Next Generation EU Europako Funtsak ez direla itzuli behar izango eta ez dutela inolako ordainik pandemiaren krisitik ateratzeko. Ba ez.


2021eko apirilaren 15an - 15:53

Lehenik eta behin, Espainiako Estatuak jasoko dituen 140.000 milioi eurotik 100.000 itzuli egin beharko ditu,  kredituei transferentzia-programan dagokion zatia gehitzen badiegu –Frantziako Estatuak 40.000 milioi jasoko ditu, baina kasu honetan laguntza zuzenak izango dira–. Bigarrenik, soilik Europar Batasunak ezarritako murrizketa-politikak betez gero emango dituzte funts horiek, batez ere lanaren, gizartearen eta zergen arloan. Hor daude lan, zerga eta pentsio erreformak.

"Espainiak planto egin dio Bruselari zerga, lan eta pentsio erreformetan", esan digute berriki espainiar hedabideetan. Hori ikusi beharko da. Noraino eutsiko dio EBren politika neoliberal eta  kapitalistaren presioari? Zalantzagarria oso.

Horregatik, ezkerreko alderdiek –abertzaleak barne–, erantzukizun handia dute, eta hobe lukete Euskal Herriak kapitalari Planto! taldeko kideek diotena entzun eta aplikatzea: "Europako funtsekin zerikusia duten planen logika neoliberala erabat zalantzan jarri behar da.  Logika horri aurre egingo diogu. (…) Funtsen xedeari buruzko eztabaidan sartzea, funtsen muina alde batera utzita, tranpa bat da, eta ez gara horretan eroriko”.

Argi dago funtsen zati txiki bat baino ez dela izango osasun, ekonomia eta gizarte krisiaren ondorioei aurre egiteko. Argi hitz egin dezagun, ELA sindikatuak dioen bezala, "egiazki transnazionalen proiektu handiak finantzatzeko planteatuta daude, Petronor-Repsol eta Iberdrola, esaterako". Hori da Kapitalismo berde berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Next Generation EU
2023-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Interruptus

Etxebizitzen energia aurrezpenerako eraikuntza-lanak egiteko dirulaguntzen leihatila bat-batean itxi egin da. Irudikatu ezazue ilaran gelditu direnen haserrea. Arkitektoak, eraikitzaileak, komunitateen administrariak, bizilagunak… Proposamenak jasotzeko deialdia azaroa... [+]


Pentsio-erreforma azkar batean egin beharko du Espainiak, Europako dirua jaso nahi badu

Europak aztertu egingo du pentsio-sistemen alorrean agindutakoa bete den ala ez, eta Espainiak ez du egin oraindik. Egiten ez badu, baliteke Next Generation funtsetako diru gehiago ez jasotzea. Frantziak gaindituko du azterketa; horregatik igo du erretiro-adina.


Escriváren proposamena pentsioentzako: Europako funtsen tranpan harrapatuta

Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]


Eguneraketa berriak daude