Europako funtsen “oparia” ospatu dute Bilbon, hilkutxa batekin

  • Manu Robles-Arangiz institutuko kideen Bilbon ekintza umoretsu batekin "ospatu" dute Next Generation EU europar funtsekin "oparituko" dituzkiguten 750.000 milioi euroak. Salatu dutenez diru hori "erabat baldintzatuta dator".


2021eko otsailaren 25ean - 16:27
Bilbon hilkutxa baten inguruan, Dotore azaldu dira europar funtsen "ospakizunera".
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekintza umoretsua egin dute Bilbon Manu Robles-Arangiz Institutuko eta ELA sindikatuko kideek ostegunean, Iberdrola dorrea ortzimugan zutela. Dotore jantzita azaldu dira eta Eurovisioneko abesti espainiar ezagun bat dantzatuz "ospatu" dute europar funtsen iritsiera, hilkutxa baten inguruan.

Azaldu dutenez, "opari" hori, aldi berean "gure hilobia izango da, euren esanetan guztiz baldintzatuta egongo baitira funtsak eta besteak beste pentsioen erreforma egin eta Mariano Rajoyren garaiko Espainiako lan erreforma mantentzea ekarriko du. "Dirua iristen bada enpresa handi eta proiektu erraldoientzat izango da. Europako funtsak estutu bat gehiago dira larrialdira ekarri gaituen eredu honetan. Next Generation oparia, hilkutxa da hurrengo belaunaldientzat".


Next Generation EU kanalean gehiago
2023ko uztailaren 21
Lurraldea eta arkitektura
Interruptus

2022ko martxoaren 24
Europar Batasuneko ekonomia Ukrainako gerraren erdian
Tanke bat Keynesen gainetik

2021eko martxoaren 23
Maitane Arri Escudero. Aktibista ekofeminista
"Hidrogenoa irtenbide biribila da Petronorren negozioarentzat eta irudiarentzat"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...