“Euskadi Next ez dago ‘eta niretzat, zer?’ logikaren arabera pentsatuta”, dio Eusko Jaurlaritzak Next Generation EU programako funtsak eskatzeko egin duen dokumentuan. Halako adierazpen batek gogora dakarkigu excusatio non petita, accusatio manifesta esaldi ezaguna; izan ere, benetan hain zuzen horretaz ari baita, Espainiako Estatuak europar funtsetatik jasoko dituen 140.000 milioiko pastelaren zein zati iritsiko den gurera. Benetan, ez dakit beharrezkoa ote zen hori jartzea.
Funts horiek eskatuko dituzten Europar Batasuneko estatuek apirilaren 30eraino dute epea inbertsio eta erreforma planak aurkezteko. Alabaina, hainbat hilabetetik hona ELAk ohartarazi du diru hori tranpa bilaka daitekeela eskatzen duten herrialdeentzat. Izan ere, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa plazaratu zenetik –hau da, funts horien %90 bilduko dituen programa–, etengabe agertu baitira albisteak pentsioen erreformaz, Rajoyren lan erreforma bere horretan utzi beharraz edota Espainiako Estatuak epe ertainean aurrekontuetan egin beharreko doikuntzaz, baldin eta funtsak jaso nahi baditu. Hori alde batera utzita, funtsak zertara bideratu behar diren: EBren proiektu estrategikoetara, esaterako digitalizazioa edo trantsizio ekologikoa delakoa, eta ez zerbitzu publikoak indartzera. Hots, plan hau betiko berberen mesedetan egin dute, hori bai, kohesioaren eta erresilientziaren mozorropean.
"Euskadi Nextek, Europatik etorriko den mana jasotzeko plan guztiek bezala, lehenetsi egiten ditu enpresa handientzako laguntzak; ordaindu, ordea, beste batzuek ordainduko dugu"
Testuinguru honetan, Pedro Sánchezen gobernuak duela zenbait aste 36/2020 Errege-Lege Dekretua ezarri zuen, funtsak Espainiako Estatuan kudeatzeko. Dekretu honek areago zentralizatzen du, inondik ere, kudeaketa, eta figura perfektua sortzen du egunen batean erruz jausiko diren milioiekin estatuak gainez egin ez dezan: PERTE direlakoak (Suspertze eta Eraldaketa Ekonomikorako Plan Estrategikoak). Hau da, zorioneko lankidetza publiko-pribatua: diru publikoa enpresa handien proiektuak finantzatzeko erabiltzea; arazoa da gero enpresa horiek ez diotela inori konturik eman behar izaten. Halaber, dekretuak autonomia erkidegoekiko interlokuzio-bide bat ere irekitzen du, inbertsio eta erreforma planak proposa ditzaten, pastelaren zati bat jasotze aldera. Horixe da Euskadi Nexten zentzua; oraingoan 2.0 bertsioa dugu, Eusko Jaurlaritzak berez beste asmo bat baitzuen, antzeko mamiarekin bazen ere.
Euskadi Next irakurrita –gaztelaniaz, euskaraz ez baitago– zalantzak sortu zaizkigu. Lehena, Euskadi Next eta Berpiztu ez ote diren programa bera (ardatz berak, aurrekontu bera, ildo berberak…), baina bitan zatituta, hobeto salduko direlakoan. Bigarrena, Euskadi Next nola finantzatuko den. Programak 13.135 milioi euroren kostua izango du, eta europar funtsetatik 5.706 eskatu dira: gainerako 7.429 milioiak nork ordainduko ditu? Eusko Jaurlaritzaren proposamena da zenbateko hori administrazioen (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) baliabide propioekin osatzea, baita finantziazio pribatu apalankatuaren bidez ere; hots, zorpetuz. Funts hauek jasoko dituzten enpresek bat ere dirurik jarriko ote dute?
Zer dio Jaurlaritzaren dokumentuak? Euskadi Next izango dela “PERTE handi” baten gisako zerbait, zeinak “krisi hau aukera” bihurtuko duen. Sinbiosi honen irudi bikaina izan da Hidrogeno Korridorearen aurkezpen ekitaldia (Euskadi Nexten ikurra, energiari dagokionez): Euskal administrazioetako buruek Petronorreko zuzendariari babesa eman diote inguruan jarrita, hau da, flagship proiektu honen buru izango den enpresaren buruari. Bide batez, aipa dezagun egitasmo horrek kritikak jaso dituela, Petronorrek berak aitortu baitu hidrogenoa sortzeko berriztagarriak ez diren energiak baliatuko direla… Baina Eusko Jaurlaritzak nahiago du enpresa handiei hidrogenoa eman, langile-klaseari oxigenoa bermatzearen gainetik.
Euskadi Nexten beste must proiektu bat da Basquevolt Gigafactory, bateriak ekoizteko; hau Iberdrolak gidatuko du. Konpainia elektrikoak 2019an 2.800 milioi euroko etekinak izan zituen, eta dirutza hori 3.600 milioiraino puztu du 2020an, inoiz izan dituen mozkinik handienak (beraz, ez ahaztu, pandemia betean). Aipatu beharrekoa da europar funtsak COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko sortu zirela, baita hark eragindako kalte ekonomikoei ere. Haatik, guztion ahaleginarekin Iberdrola enpresaren proiektu pribatuak finantzatzeko baliatuko dira, zeinak azken urteetan etekin itzelak metatu dituen. Neoliberalismoak behin eta berriz harri eta zur uzten gaitu!
Gainera, Eusko Jaurlaritza prozesu guztia garatzen ari da gardentasunik gabe eta beste eragile sozialekiko harremanik gabe (EBko herrialde gehienetan bezalaxe, bestalde). Kritikatzeko modukoa da, noski. Baina funtsak horretarako sortu dira, indarrean dagoen eredua finkatu eta pixka bat gehiago estutzeko. Hor ari dira ezkerreko indarrak funtsak zertarako baliatu behar diren eztabaidan, baina batetik, alternatibak proposatzeko beranduegi da, eta bestetik, ez genuke lagundu beharko tresna bat ezartzen zeinak gure pentsioak murriztu, langileon eskubideak erasan edota zor publikoa puzten denean austeritate politiketara makurraraziko gaituen.
Beraz, hitz gutxitan, Euskadi Nextek, Europatik etorriko den mana jasotzeko plan guztiek bezala, lehenetsi egiten ditu enpresa handientzako laguntzak; ordaindu, ordea, beste batzuek ordainduko dugu. Euskadi Next txostenak asmatu egin du esaterakoan bere logika ez dela “eta niretzat, zer?”; patronala ekuazioan sartzea faltatzen zen. Errealitatean, funts hauek “eta guretzat, zer?” logikaren arabera daude pentsatuta.
*Aitor Murgia Esteve ELAko Azterketa Bulegoko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]