Europar funtsak, ez betikoak aberasteko

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta argiago dugu COVID-19 sindemiaren kudeaketak osasun-kudeaketatik harago doazen interesei erantzuten diela. Estrategikoki nekazaritzako elikagaien multinazionalen eta motorraren interesak indartu nahi dira, obra publiko handiak egiten dituzten enpresenak, teknologia berrienak... bide hori bultzatzen dute elite ekonomikoek Europan eta Espainiako estatuan, eta haztegi ezin hobea aurkitzen dute Nafarroako Gobernuak baliabideen hazkunde desarrollista urratzailearen alde duen obsesioan. Bitartean, gobernu horiek ez dute inolako ardurarik erakusten egungo krisia probesteko, lan duinaren sorrera sustatzeko, lanaren eta aberastasunaren banaketa birplanteatzeko, zaintza-lana aitortzeko, osasun-sistema eta sistema soziosanitarioa konpontzeko, enpresen deslokalizazioari aurre egiteko, industria farmazeutiko publikoaren gabeziari edo enpresetan porrot egin duen prebentzio-sistemari heltzeko, eta abar.

Egungo Nafarroako Gobernuak aurreko gobernuen logika desarrollista berean dihardu, pandemian azaleratu diren desberdintasun sozialak sortutako gabezia larri eta kronikoak konpontzeko beharrezkoak diren aldaketak sustatu gabe. Beraz, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzearen aldeko apusturik egin gabe jarraitzen dute, energia, etxebizitza edo banka bezalako eremu estrategikoen kudeaketa publikoa berreskuratu gabe, elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko sistema hurbilaren, osasungarriaren eta ingurumena errespetatzen duenaren aldeko apusturik egin gabe... Hala erakutsi digute Nafarroa Suspertu planarekin, 2021rako aurrekontuetan eta gaur egun Next Generation Europako funtsak eskatzeko proiektuetan.

Teorian, trantsizio ekologiko eta soziala bermatzeko funtsak dira, baina praktikan gutxi dute norabide horretatik. Hori frogatzeko, alde batetik, laguntzen baldintzapekotasuna daukagu, bai zor gehiago sortzen duten mailegu gisa, bai EBk kontraprestazio gisa eskatutako erreforma politikoei lotutako zuzeneko finantzaketa gisa. Adibidez, pentsio publikoen zenbatekoa jaistea edo Espainiako Gobernuak lan-erreformaren indargabetzea blokeatzea. Egoera honek, 2008ko krisia eta garai hartan ezarritako, eta oraindik konpondu ez ditugun, austeritate-errezetak gogorarazten dizkigu.

"Egoera honek, 2008ko krisia eta garai hartan ezarritako, eta oraindik konpondu ez ditugun, austeritate-errezetak gogorarazten dizkigu.
Baina ez hori bakarrik; izan ere, Europako Batzordeak erregulazio autonomikoaren zatiketa konpon dezan eskatu dio gobernuari, gizarte eta lan politiken birzentralizazioari ateak irekiz"

Baina ez hori bakarrik; izan ere, Europako Batzordeak erregulazio autonomikoaren zatiketa konpon dezan eskatu dio gobernuari, gizarte eta lan politiken birzentralizazioari ateak irekiz.

Bestalde, funtsen bigarren printzipio gidariak hazkunde ekonomikoaren kontakizun zaharra darabil, biztanleria osoaren ongizatearekin parekatuz. Eta hazkunde hori "berritzeko eta ekonomiaren bultzatzaile izateko gaitasun nahikoa dutenek" baino ezin dute zuzendu, hau da, multinazionalek eta enpresa handiek, Nafarroan dagoeneko izen-abizenak dituztenak.

Kontakizun hori funts publikoen transferentzia justifikatzeko erabiltzen dute, gehienetan langileek urteetan sortutako errentetatik enpresa pribatuetara bideratuz, langile-klasearen eta jendartearen behar oinarrizkoenen gainetik. Gurpil kapitalista geldi ez dadin; estraktibismoa eta lankidetza publiko-pribatua distira betean. Eliteak mozorro berde batekin berrosatzen ari dira, inor engainatzen ez duena, eta jendartearen gehiengoaren ongizatea bermatzeko helbururik gabe jarraitzen duena.

Geure buruari galdetzen diogu... Zer da ekologikoa AHTan, Nafarroako Ubidearen II. fasean, errepide bidezko garraioaren alde egiten jarraitzean? Plangintzarik eta ingurumen irizpiderik gabeko eguzki eta haize parkeak, nekazaritza eta abeltzaintzako makro-aziendak, meatzaritza eta industria proiektu... jasangarriak?

Honen guztiaren funtsa argi, erabakiak hartzeko modua ere bai. Gardentasun falta bere gordinenean. Eztabaida soziala saihesten da, herritar guztiak eta hura ordezkatzen duten erakunde sozial eta sindikalak kanpoan utzita. Eskubide Sozialen Kartan politika publikoei buruz aspalditik aldarrikatzen dugunaren kontrakoa hain zuzen ere: pertsonei eskubide sozialak bermatzea kapitalaren zekenkeriaren gainetik, bai eta parte-hartzea eta burujabetza ere erabakiak hartzerako orduan.

"Premiazkoa eta beharrezkoa da murrizketak eta politika antisozialak egitera baldintzatuta dauden funts horiek baztertzea. Ez dugu desberdintasunaren politika kapitalistetan sakontzera behartuko gaituen dirurik nahi"

Premiazkoa eta beharrezkoa da murrizketak eta politika antisozialak egitera baldintzatuta dauden funts horiek baztertzea. Ez dugu desberdintasunaren politika kapitalistetan sakontzera behartuko gaituen dirurik nahi. Une hau probestu behar dugu jendarte osoak zein eredu produktibo eta lan erreproduktibo, zaintza lan, nahi dugun erabakitzeko. Ekonomia gehiengoaren zerbitzura jartzeko.

Erabil dezagun une hau pertsonei bizitza duina bermatuko dieten aldaketak sustatzeko behar ditugun mekanismoetan aurrera egiteko: zerga-erreforma sakon eta progresibo bat, non daukatenek gehien ordaintzen duten, gobernuei hori gauzatzeko borondatea eta erantzukizuna exijituz.

Garaiz gabiltza birsortze kapitalista berri hau agerian uzteko, zurikeria berdez mozorrotuagatik, eta gehiengo sozialak sortzeko, kolektibo zaurgarrien eta gehiengo sozialen interesak eta beharrak erdigunean jartzeko eta eredu burujabe, sozialki justu eta benetan jasangarri baterantz eramango gaituen proposamen bat egituratzeko. Nafarroako Parlamentuko alderdi politikoek urrezko aukera dute oraindik Madrilen egindako bozketan funts horiek kudeatzeko atea ireki zutenean, ikusi genuen jarrera ulertezina zuzentzeko. Chiviteren exekutiboak proiektuen kudeaketan duen okultismoaren aurrean ordena jar dezakete, eta jarri behar dute, baita aurkeztutako proiektuek elite ekonomikoen interesekiko duten afinitatea zuzendu ere.

Azkenik, esan behar da, Administrazioak pandemiaren kudeaketan dituen politiken aurrean gero eta noraez autoritarioagoa duenez, beharrezkoa dela askatasunak indartzea eta diktadura frankistan ainguratutako estatu aparatua iraultzea, epaileen eta Estatuko segurtasun indarren jarduera onartezinek sarritan erakusten duten bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude