Forbestar Sabin

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2017an Sabino Arrieta jeltzalea Forbes aldizkariko Euskadiko aberatsen zerrendaren bigarren postuan zela irakurri genuen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea izandakoa da, 1984tik 1989ra. Sabinok Miamin 17 milioi dolar inbertitu ditu jada Amerikako Estatu Batuetako prentsaren arabera eta beste 40 milioi euro Düsseldorf, Frankfurt, Hamburg eta München hirietan, Alemaniako prentsaren arabera.

2020an Miamin oihartzun handiko eraikin baten jabe bihurtu da, 12 milioi dolar ordaindu ondoren. Tutik ere ez da aipatu euskal prentsan. 2017an Espainiako prentsaren bitartez jakin genuen beste eraikin garrantzitsu bat erosi zuela Miamin, 5,2 milioi dolar ordaindu ondoren. Eraikin honetatik hurbil dago Atlantis eraikina, Miami Vice telesailaren ikonoa. Telesail honetan euskal jatorria zuen polizia bat agertzen zen.

"Sabinok EAJrekin loturak mantendu ditu azken urteotan. 2011 urtean Naturgitza Fundazioaren presidente bilakatu zen. Fundazio honek De Miguel auziarekin loturak zituen"

2017an Sabinoren berri izan genuen berriz, Bilbon prime eraikin bat 6 milioi eurotan saldu ondoren. Baina isilpean 2016an Düsseldorf hirian eraikin baten jabe egin zen 6 milioi eurotako operazio batean, eta 2013an Frankfurten 7 milioi eurotako beste eraikin bat erosi zuen.

Sabinok EAJrekin loturak mantendu ditu azken urteotan. 2011 urtean Naturgitza Fundazioaren presidente bilakatu zen. Fundazio honek De Miguel auziarekin loturak zituen, eta bere patronatuan Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohia ageri da. 2013an Agirre Lehendakaria Fundazioaren sorkuntzan parte hartu zuen Sabinok.

Sabinok Eusko Jaurlaritza utzi eta enpresari bezala bere ibilbidea hasi zuen, Laurak SA eta Vinilika SA enpresen jabe bihurtuz. Enpresa horiek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso zituzten. 3-R planaren dirulaguntzez ari gara, Industria sailburuak, Jon Azuak, zuzendutako plana. Urte batzuk geroago Kontu Auzitegiak dirulaguntza horien irregulartasunak agerian utzi zituen. 3-R planak Joseba Grajales aberatsaren enpresen alde ere egin zuen. Gaur egun Grajales eta Azua sozioak dira Keralty izeneko osasun arloko enpresa batean. Jon Darpon Osasun sailburu ohia, Keraltyn lan egiten hasi zen hain zuzen ere, dimisioa aurkeztu ondoren.

Sabino Sidenorreko presidente izandakoa da, 1995 urtean 13 milioi euro ordaindu ondoren. Hamar urte beranduago enpresa Sidenor Gerdau talde brasildarrari saldu eta 445 milioi euro irabazi zituen Sabinok. Sidenorreko presidente zela, 2003an, Cilindros Bolueta enpresaren lursailak erosi zituen 60.000 eurogatik, 20 milioi irabaziz pelotazo horretan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Eguneraketa berriak daude