Gauzak garbi, dio B'Tselem mugimenduak: Israelgo estatua apartheid erregimena da

  • B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, urtarrilaren 12an ozenki aldarrikatu du Jordan ibaiaren eta Mediterraneoaren arteko eremu osoan indarrean dagoen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Aspalditik ekintzetan erakutsia, 2018tik Israelek bere Konstituzioan dauka txertaturik.

Lege bikoitza: ezkerrean, Pisgat Zeev kolonia judua, bere errepide pribatuarekin; eskuinean, Shuafat kanpale ku pale stinarra, irtetea eragozteko harresiz inguratuta. (Argazkia: Debbie Hill)
Lege bikoitza: ezkerrean, Pisgat Zeev kolonia judua, bere errepide pribatuarekin; eskuinean, Shuafat kanpale ku pale stinarra, irtetea eragozteko harresiz inguratuta. (Argazkia: Debbie Hill)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

B’Tselem 1989ko otsailean sortu zuen Israelgo abokatu, intelektual eta akademiko talde handi batek lehen Intifada betean eta taldeari helburutzat jarri zioten beren estatuak lurralde okupatuetan egiten dituen giza eskubideen urraketak dokumentatzea, izena hartuta Bibliako Genesia ataletik: “Jainkoak bere antzeko (“b’tselem Elohim”, hebraieraz) egin zuen gizakia”. Gizaki guztiak, alegia.

Israelgoa apartheid-estatu bat dela esaten ez dira lehenak izan B’Tselemgoak, baina honen deklarazioa benetako mugarria gerta daiteke Ekialde Hurbileko gatazkaz munduak daukan pertzepzioan, 31 urteko lan eta erreflexioen ostean ozenki aldarrikatu baitu Israelek bere kontrolpeko eremu osoa kudeatzen duela apartheid izena dagokion eredu bakar baten arabera: “Irudika ditzakegu hainbat bide justiziazko etorkizun batera iristeko Jordan ibaitik Mediterraneora arteko eskualde honetan, baina hasteko denok esan behar diogu ezetz apartheid-ari”. B’Tselemen agiriak zehatz-mehatz deskribatzen ditu apartheid hitza erabili beharra  argudiatzeko arrazoiak. Hona xehetasunon zenbait tanta.

14 milioi jende bizi dira Jordan ibaitik Mediterraneora artean, erdiak juduak eta beste erdiak palestinarrak. Diskurtso publiko, politiko, juridiko eta mediatikoetan aditzera ematen da bi erregimen ezberdinetan bizi direla, 1949ko armistizioan markatutako Lerro Berdearen alde banatan. Alde batean, Israel estatu burujabean 9 milioi pertsona, denak herritartasun israeldarraren jabe,
nahiz eta ez denak izan judu (ia 2 milioi palestinarrak dira, arabiar israeldarrak ere deituak). Lerro Berdearen beste aldean, 1967an Israelek okupatutako lurraldean etorkizuneko negoziaketek zehaztu beharko omen duen estatutu baten zain diraute 5 milioi palestinarrek, 51 urtez luzatu den okupazio militar ‘probisionalean’.

Mediterraneotik Jordan ibaira arteko lurraldea, Israelek osorik kontrolatzen eta kudeatzen duena. Eskuinean, Zisjordania: urdinez juduek berenganatu eta eraikitako udalerriak, marroiz palestinarrek hein batean oraindik kudeatutako eremuak. (Irudia: The Economist)

Baina bost hamarkada luzeotan ehunka mila kolono judu kokatu dira Zisjordaniako kolonia egonkorretan eta bizi dira de facto Lerro Berdearen mendebaldean bailiran, Israelen bezala. Gainera, Ekialdeko Jerusalem ofizialki bereganatu du Israelek eta Zisjordania praktikan bere egin du. Beraz, bi erregimen ezberdin izatearen uste horrek nahasten du benetako egoera zuzen interpretatzea: eskualde osoa bizi dela erregimen berean.

B’Tselemek 1989an helburutzat hartu zuen Zisjordanian –Eki-Jerusalem barne– eta Gazan Israelek egindako eskubide urraketak salatzea, uko eginez muturra sartzeari Israel estatuko barne egoeran. Baina geroztik Israelek praktikan ezarritako de facto-zko aldaketez gain 2018an funtsezko aldaketa egin zuen bere Konstituzioan, legez deklaratuz Israel “jende juduen nazio-estatu”. Eta errematatzeko, parlamentuak 2020an Zisjordaniaren zati osoak bereganatu ditu formalki.

“Horrek guztiak esan nahi du lurralde okupatuetan gertatzen dena ezin dela ulertu Israelek kontrolatzen duen eremuaren osotasunetik at. Jada ez dira egokiak azken urteotan egoera deskribatzeko aipatu ditugun kontzeptuak, “okupazio luzatua” bezalakoak. Giza eskubideen bortxaketen kontra eraginkortasunez borrokatzeko, eskualde osoan agintzen duen erregimena dago definitu beharra. Eta errealitatea da Mediterraneotik Jordanera bitarteko eskualde osoan Israelgo erregimenak erabiltzen
dituen lege, praktika eta estatu biolentzia antolatuta daudela talde batek –juduek– bestearen gainean –palestinarrak– supremazia eraiki dezan”.

XXI. MENDEKO APARTHEID-A

Herritar juduak eskualde osoan bizi dira eremu bakarra bailitzan, haientzat ez da Lerro Berderik, bazter orotan dauzkate
eskubide guztiak. Aldiz, eremu-zatiketa bizi duten bakarrak dira palestinarrak, hauentzako eskualdea mosaiko bat da.
Palestinar batzuk, 1949ko mugen barruan Lerro Berdearen mendebaldera bizi direnak, Israelgo herritar dira eta eskubide
asko dituzte –nahiz eta ez juduen guztiak–. Zisjordania okupatua, 2020ko legez bereganatua bezala gainerako guztia,
Israelek berea balu erabiltzen du eta hemen bizi diren 2,6 milioi palestinarrak dozenaka eremu txiki eta itxitan pilatzen dira, juduen aginte militar zorrotzaren mende eta eskubide politikorik gabe. Bai Palestinako Agintaritzak kontrolatzen duen Zisjordaniaren %40a eta bai Israelek bere militarrak bezala kolonoak atera zituen Gaza txikia, bere 2 milioi herritar
palestinarrekin, horiek ere zorrotz kontrolatzen ditu Israelek.

Aipatu eremu ezberdin guztiotako bakoitzean Israelek eskubide multzo ezberdina aitortzen die palestinarrei, beti juduei aitortutakoa baino mugatuagoa. Eta lau metodo nagusi darabiltza apartheid israeldarrak juduen supremazia sustatzeko. Horietatik bi eskualde osoan ezarrita dauzka: etorkin ez-juduei Israelera etortzea eragoztea eta palestinarrei lurrak kentzea soilik juduentzako diren kolonia berriak eraikitzeko. Beste bi metodo gehiago erabiltzen ditu soilik lurralde okupatuetan: palestinarren
mugimenduak eragozteko neurriak eta haiei eskubide politikoak ukatzea.

4370 errepidea, 'aparteidaren errepidea', soilik herritartasun israeldarra daukatenek –hau da, juduek, ofizialki Israel denean bezala Zisjordaniako kolonietan bizi direnek– erabil dezaketena. (Argazkia: Olivier Fitoussi)

Hego Afrikako apartheid ezagunarekin alderatu ote daitekeen Israelgoa? Baietz diote B’Tselemdik. Hego Afrikan herritarren
arteko ezberdintasuna larruazalaren koloreak erabakitzen zuen; Israelen, nazionalitateak eta etnizitateak. Erakundearen zuzendari nagusi Hagai El-Adek esan duen moduan, apartheid 2.0 da Israelgoa, Hego Afrikakoa bezain supremazista baina metodo eta tekniketan sofistikatuagoa. “2018an Konstituzioan sartu den aldaketak herri juduaren autodeterminazioa ezartzen du gainerako guztiak kanpo utzita. Konstituzioak dio Israelen (eta munduko beste edonon) juduen eta ez-juduen artean bereiztea
oinarrizkoa eta legezkoa dela. Horretatik abiatuta, instituzionalizatu egin du juduen aldeko diskriminazioa erresidentzia
eskubidean, lurren jabegoan, herritartasunean, hizkuntzan eta kulturan. Orain juduen supremazia Konstituzioan dago ezarrita”.

Horrela ikusita, apartheid-aren beste balentria lotsagabe bat gehiago da COVID-19aren txertoekin Israelek egin duena, bere herritarren zati hautatua munduaren txertatze eredu bihurtuz eta herritar gaitzetsiak –palestinarrak–, pandemiaren mende utziz erruki gabe.

Hego Afrikako apartheid-arekin egin zen bezala, inork ez luke negoziorik egin behar horrelako herrialde batekin. Are gutxiago, Beasaingo CAF tren ekoizlearen kasuan bezala, herritarren segregazioa areagotuko duen azpiegitura bat eraikitzeko baldin bada.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]


2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-21
Lokal okupatuetako eta etxebizitzetako auzokideak
Bai, konpondu daitezke gatazkak komunitatea indartuz eta arrazakeria elikatu gabe

Urte hasieran, Saidek Kutxabanken lokal abandonatu bateko giltzak erosi zituen 600 euroan, beste bi lagunekin batera, Gasteizko Judimendi auzoan. Hilabete zeraman kalean bizitzen. Hasiera batean ez zuten arazorik izan, baina lokalera jende berria heldu ahala gatazkak eta... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


Ertzaintzaren eraso arrazista bat salatu dute Bilboko San Frantzisko kalean

Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.


Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Eguneraketa berriak daude