Hogei urte bete dira Irango Iraultza 1979ko otsailaren 11n amaitu zenetik. 1977 eta 1979 artean, indarkeriarik gabeko erresistentzia zibileko hainbat protesta piztu ziren, Pahlavi monarkaren diktadura erortzen lagundu zutenak. Baina Iraultza Islamikoa ez da izan Irango herritarrak protagonista izan dituen indarkeriarik gabeko lehen ekintza multzoa. Lehenengoetako bi Tabakoaren Protestak (1891-1892) eta Iraultza Konstituzionala (1906-1911) izan ziren. Bi kasu horietan, tabakoaren aurkako boikota, bazarretako grebak eta meskitetako eserialdiak Irango herriak erabili zituen indarkeriarik gabeko erresistentzia zibileko teknikak dira. Tabakoaren Protesten kasuan, Qajar dinastiak Britaniar Inperioari eman nahi zion tabako-salmentaren monopolioaren aurka borrokatu ziren herritarrak; Iraultza Konstituzionalarenean, aukeratutako lehen parlamentua sortzeko. Hori esanda, oso zaila da liburuen bidez Irango emakumeek historian izandako parte hartzea ezagutzea. Badakigu han egon zirela borrokan, beren kideekin kalean edo espazio pribatuan. Baina ia ezinezkoa da subjektu aktibo gisa agertzen dituen kontakizunik aurkitzea.
"Irango emakumeak subjektu pasiboak dira iruditeria horretan, 1979tik eskubideak sistematikoki galdu dituztenak. Kontutan hartu gabe, adibidez, herrialdeko mugimendu feministaren rol aktiboa"
Ez dira Irango emakumeek ikusezintasuna jasan duten aldi bakarrak herrialdearen historia egitean –ordea, Planetaren luze-zabalean erreproduzitu eta sistematizatu den fenomenoa da–. Ikusezintasun horrek emakume irandarren mendebaldeko iruditeria mainstream-a sustatzen du. Irango emakumeak subjektu pasiboak dira iruditeria horretan, 1979tik eskubideak sistematikoki galdu dituztenak. Kontutan hartu gabe, adibidez, herrialdeko mugimendu feministaren rol aktiboa, mende bat baino gehiagoko historia duena eta diasporan ere jarraipena duena. Irango feminismoaren borroka nagusietako bat Yek Milyun Emzā barā-ye Laghv-e Qavānin-e Tab’iz Āmiz (Milioi bat Sinadura Kanpaina) mugimendua da. 2006an sortu zen, eta emakumeak bigarren mailako herritarrak izatea eragiten duten legeak erreformatzea du helburu nagusi. Ibilbide ezberdinetako emakumeak biltzen dira bertan: feminista islamiarrak, laikoak eta pragmatikoak. My Stealthy Freedom (Nire askatasun klandestinoa) eta White Wednesdays (Asteazken zuriak) diasporan sortutako mugimenduak adibide berriago batzuk dira. Iran barruko eta diasporako feministen ekintzak ezagutzeak emakumearen subjektu pasibo izaera deseraikitzen laguntzen digu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]