Ez dakit kapitalismo berdeari ongi etorria egin ziona zehazki nor izan zen. Baina badakit zein asmakizunarekin egin zuen egoerak okerrera: erabiltzen dituzten kapsulak birziklatu ere nekez egin daitezkeen kafe-ontzi horiekin. Seguru nago hori izan zela gure etxeetan sartu genuen lehenetarikoa. Aipatu bezala kapsulak ez ziren oso birziklagarriak eta ondorioz eztabaida sutsua eman zen enpresaren sare sozialen kontra. Aluminioa eta plastikoa. Eta barruan kafe hondar organikoak.
Beraien inbertsioa kolokan ikusi eta konpostagarriak ei ziren materialekin egin zuten kapsula. Eurek sortutako arazoa, eurek konponduz. Eta denak harro. Nolanahi ere, begi bistakoa da kapsulen merkatuak hazten jarraitzen duen heinean, alternatiba jasangarriagoak eskaintzeko presioa ez dela izan litekeen bezain handia.
Kapsulen ondoren, milaka asmakizun berri iritsi ziren. Eta arazo ekologiko bat sortu ondoren, kapitalismo berdea deritzon osasun larrialdia eragin zuten. Aipatzekoa da ez dela ingurumen-kezka bat buruan dutena, baizik eta gehiago saldu ahal izatea eta gero eta kirats handiagoa duen berniz ekologiko bainu bat hartzea.
Eta lasterketa horrekin bat egiten duten azkenak mugikorrak dira.
"Enpresa ustez berde horiek ingurumenaz benetan kezkatuko balira, mugikor modularrak egitea daukatela bururatzen zait. Horrela, mugikorreko kamera apurtzen badut,
ez diot beste guztia erabiltzeari utzi behar"
Mugikorrak kargagailurik gabe saldu zituen lehen enpresa estatubatuarra izan zen, bigarrena txinatarra. Nik dakidanez, bietako inork ez zuen erabaki produktu berriaren prezioa jaistea, osagai bat gutxiago zuelako. Mugikorra, mugikorraren eta kargagailuaren prezio berean. Lehengo egunean lagun batek esan zidan Europar Batasunaren gidalerroak norabide horretan joango zirela, etxean kargagailu ugari ditugulako eta ez dagoelako gehiago eduki beharrik. Eta ideia logikoa da. Kapitalismo basati batek eutsiko ez balio.
Gailu elektronikoen kargari dagokionez, lehenik eta behin nabarmendu behar da azken urteetako berrikuntzaren zati handi bat baterietan zentratu dela. Karga azkarra, karga magnetikoa, haririk gabeko karga… Erosten ditugun mugikorren karga-abiadurak gero eta handiagoak dira. Nire aurreko mugikorrak 18W-ra kargatzen bazuen oraingoak 33W-ra egiten du. Ez daukat 33 W-eko kargagailurik, mugikorrarekin zetorrena ez bada. Aurrekoa erabiliko banu, ez nuke erabiliko ordaindu dudan karga azkarra. Eta zer gertatuko litzateke? Ba, funtsean, mugikorrarekin ez datorren kargadorea erosiko nukeela. Marketinak saldu, nik ordaindu eta enpresak lapurtu didan hori berreskuratzeko asmoz. Berriz ordainduz. Noski.
Hala ere, enpresak berdetzat joko luke bere burua.
Enpresa ustez berde horiek ingurumenaz benetan kezkatuko balira, mugikor modularrak egitea daukatela bururatzen zait. Horrela, mugikorreko kamera apurtzen badut, ez diot beste guztia erabiltzeari utzi behar. Kameraren modulua erosten dut, aldatu egiten dut eta gailua normal erabiltzen jarraitzen dut berri-berriak dauden gainerako osagai guztiekin. Ez da ingeniaria izan behar antzemateko horrela erabat erabilgarriak diren osagai informatiko gutxiago baztertzeko moduan egongo ginatekeela. Baina tira, ideia hau ez da nirea. Berria ere ez da oso berria.
Era eta bide berean, eskertzekoa litzateke zaharkitze programatuaren teknikak erabiltzeari utziko baliote.
Baina ez. Kargadorea kendu. Proposatzen ditudan biak beren negozio ereduaren kontra egiten dutelako. Denak berdin jarrai dezan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]