Betaurreko lurrunduen halabeharra

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arauak haustea ez da beti gaiztakeria. Eta, kamarada maiteok, arauak haustea ez da beti transgresioa. Baina literatura ba omen da araua haustea. Logikaren araua, ohizkoarena, halabeharrarena hautsiz pizten ei da literatura neurri handi batean, harik eta, jakina, araua errepikaren errepikaz gehitxotan hautsi eta arau-haustea literatura ez baizik arau bihurtzen den arte, edo topiko, edo klixe, edo kolokazio ihartu (edo literatura txar, lerrake baten batek). Arau-hauste izanagatik, ordea, literaturak baditu bere norma eta zedarriak ere. Besteak beste egiantzekotasunaren legearekin ezkontzera behartu ohi da narratiba, esaterako.

Eztula baino zaharragoa da kontua: egiatan gertatzen diren zenbait gauza (bitxiaren bitxiaz, apartekoaren apartekoaz, kasualitatearen kasualitateaz segituan hurbilekoei kontatu nahi izaten dizkiegun pasadizo edo are aro surrealista batzuk) errealistegiak izaten dira ia, errealitatearenegiak ia, adibidez prosa narratiboan egiantzekoak suertatzeko. Lan eta maisutasun eskerga eta oro har baliabide material gutxienekoak eta zorte pixka bat ere behar izaten dira gauza errealegi horiek literaturara eta artera ekarri eta funtziona dezaten. Zorionez, bada horretarako kapazik.

“Arteak aukeratuko lukeen amaiera ez du beti bizitzak hautatzen, gero bizitzak arteak kontatzen diona sinesten duen arren. Hori da izan, artearen akabuko garaipena: munduak harekiko duen sinesberatasuna”. Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa-ren narratzailearen hitzak, horra. Galdera pertinentea da, beraz, zertarako ekartzen duten orduan idazleek ekartzen dutena (jakina baita idazleek oro har ekarri egiten dutela, asmatu baino gehiago): zer eta nola gertatu den jakiteko? Ala modu jakin batean gertatu dela sinetsi eta sinetsarazteko? Ala sinetsi eta sinetsarazteko ezen literaturak kontatzen duen zera desiragarriago edo diferenteago edo ameskarago horren isla dela bizitza, eta ez literatura bizitzaren isla desiragarriago edo diferenteago edo ameskaragoa?

“Konturatu zara […] amets bat kontatzen denean, aldatu egiten direla gauzak, ezin direla amestu diren bezala kontatu, kontatzeko ere lar direla, ezin direla narrazio natural batean eman?”. Unai Elorriagaren Iturria-ren protagonistetako baten hitzak, horra. Eta memoriak beti du kutsu ameskara lauso hori; bestela, ez litzateke hain auzi inportantea eta zaila, ez memoria bera, ez haren errelato edo kontakizun ditxosozkoa. Arazoa da ametsak beste mundu bat diren bezala iragana ere beste mundu bat dela, eta sekula ezin dela mundu horren barrutik mundua xuxen kontatu. Barruegitik, hurbilegitik, ezin da. Hipermetropia esaten diote oftalmologoek. Gertatua nolabait kontatzeko, sailkatzeko eta balioesteko, perspektiba behar da, distantzia eta denbora alegia, baina, perspektiba bat ontzeko bide horretan, galdu egin ohi dira hain justu xehetasunak, izandako hura izan zena bihurtu zuten markak; hots, lausotu egiten da nolakoa izan ote zen kontagai dugun hori: euforia-antsietateen aldi bat ala poz-tristurena, patata-azalena ala odolkiarena ala borondatezko barauarena, aisiarena ala deskantsuarena, sutondoarena ala erresilientziarena, diskurtsoena ala berriketarena… Historiari ezinbestean erortzen zaizkio poltsiko-zulotik istorioak. Besteak beste horiek xorro-xorro biltzeko daukagu literatura, ahozko eta idatzizko arau-hauste hori.

Biharamunaren leiar lurrunduetatik begiratuz mamituko dute historialariek ez ezik istoriogileek ere gure (kuts)aldi hauen memoria.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


“Ez dakit”

“Ez dakit” esaldi itzela da, baina zenbat kostatzen den esaten ikastea! Irakasleoi, batez ere, ikasleek eta gizarteak orojakileak garela sinistarazi digutelako. Beraz, eskola-emaileoi ezjakintasuna aitortzeak lotsa eta larria eragiten digu, gure ahultasun hori... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Teknologia
Isileko itzultzaileak

Pasa den astean kontabilitatea egiteko software libreko programa instalatu nuen ordenagailuan. Ez dakit lurralde guztietan berdin izango den, baina Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen dugunok Batuz atarian egin behar ditugu fakturak. Batuz ataria ondo dago, baina... [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Eguneraketa berriak daude