Askatasuna txirikordatan

  • Karibeko emakume esklaboek elkarri ilekordak egiten zizkieten buruan, plantazio inguruetako ibilaldietan ikusitako erliebea gogoan hartuta; eta marrazki haien bidez, ugazaben susmorik piztu gabe, iheslarientzako mapa osatzen zuten.

Karibe aldeko esklabu afrikarrek ilean txirikordak egiteko ohiturari eutsi zioten eta txirikorda haiek askatasuna lortzeko bidea eman zieten askori.
Karibe aldeko esklabu afrikarrek ilean txirikordak egiteko ohiturari eutsi zioten eta txirikorda haiek askatasuna lortzeko bidea eman zieten askori.

Granadako Erresuma Berria, XVI. mendearen amaiera. Espainiako koroarentzat ihes egindako esklaboak, zimarroiak, geroz eta arazo handiagoa ziren Karibe aldeko lurretan. Afrikar esklaboek ihes egitean nagusiek eskulana galtzen zuten; hasieran, aleka-aleka. Baina zimarroiak geroz eta hobeto antolatu ziren. Palenque edo quilombo izeneko komunitateetan bildu ziren; etxaldeak eta plantazioak erasotzen zituzten, esklaboak askatzeko; eraso horietan hornigaiak lapurtzen zituzten; kontrabandoan aritzen ziren piratekin nahiz merkatari europarrekin… Espainiarrak saiatu ziren hainbat espedizioren bidez palenqueak topatu eta suntsitzen, baina zimarroiek nahiz oraindik esklabo zirenek askoz hobeto ezagutzen zituzten inguruko oihan trinkoa eta erliebe malkartsua. Horregatik, behin baino gehiagotan espainiarrek zimarroiekin negoziatu behar izan zuten. Zimarroiak hobeto moldatzen ziren inguru haietan, besteak beste, kartografia metodo berezi bat garatu zutelako, denen bistan, baina ezkutuan.

Granada Berriko esklaboak ez ziren bakarrak izan Afrikan, aske zirenean, zituzten ohiturei ahal zen neurrian eusten. Beste leku batzuetan ere ilea txirikorda bihurrietan biltzen jarraitu zuten, nola edo hala identitateari eutsi nahian. Baina Karibeko esklabo horiek buruko marrazki haiei beste erabilera bat eman zieten. Emakumeek egiten zizkieten elkarri ilekordak eta, gainera, emakumezko esklaboei gizonezkoei baino askatasun handixeagoa uzten zieten plantazioen inguruetan ibiltzeko, itxuraz arrisku gutxiago zutelako. Hala, etxaldetik urruntzeko aukera zutenean, erliebeari erreparatzen zioten, errekei, landarediari, edozein motatako mugarriri… eta, ikusitakoa eta ibilitakoa gogoan hartuta, elementu horiek txirikordetan marrazten zizkieten elkarri, ugazaben susmorik piztu gabe, iheslarientzako mapa bat osatuz.

Gainera, diotenez, txirikordak egitean plantaziotik lapurtutako haziak gordetzen zituzten ile artean, gero palenque askeetan ereiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
Markus Rediker
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Miarritzeko 'La Negresse' auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


Eguneraketa berriak daude