Miarritzeko ‘La Negresse’ auzoaren izen arrazistak horrela jarraituko du, Paueko Auzitegiak erabakita

  • Epaileek zuten azken hitza eta hala eman dute: La Negresse auzoak hala izaten jarraituko du Paueko Administrazio Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Miarritzeko Herriko Etxearen iritziarekin bat eginda. Izena aldatzeko auzibidea Mémoires et Partages (Oroimenak eta partekatzeak) elkarteak abiatu zuen, "arrazista eta sexista" delako.


2023ko abenduaren 22an - 12:02
Azken eguneraketa: 13:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Paueko auzitegiko txostengileak ireki zien bidea epaileei eta hala erabaki dute orain: beren esanetan La Negresse ez da "giza duintasunaren kontrako" izena. Miarritzeko tren-geltoki ondoko auzo ezagunari Herriko Etxeak eman dion izena da hori, eta Mémoires et Partages elkartearen ustez arrazista bezain sexista da.

XIX. mendean Napoleon Bonaparteren soldaduek han zerbitzatzen zuen ostalari bati jarritako ezizena da La Negresse, eta hortik datorkio. 1986an Herriko Etxeak euskarazko Harausta jatorrizkoa kendu eta izen ofizial hori jarri zion auzoari.

Mémoires et Partages elkarteak auzibidea hasi zuen izen hori aldatzeko. Elkarteak lan handia egin du Ipar Euskal Herrian ez ezik, Bordelen, Arroxelan eta Nantesen esklabotzarekin eta arrazismo kolonialistarekin zerikusia duten arrastoak agerian jarri edo aldatzeko.

Auzitegiak dio "oroimen ikuspegitik" aldatu zitzaiola izena auzoari eta ez beltzen komunitatea "arrazoi arrazistengatik estigmatizatzeko". Baina Mémoires et Partageseko kideen ustez hala egiten du gaur gaurkoz: "Historia kriminala erakusten du", esan zion Karfa Sira Diallok Ipar Euskal Herriko Hitza-ri. Diallo epaitu egin zuten izen hori salatzeagatik G7aren goi bileraren bezperetan.

La Negresse izenaren kasua aldarrikapen ikur gisa dute mugimendu dekolonialistan. Hala, Mémoires et Partages elkarteak helegitea jarriko dio Paueko erabakiari Bordeleko Auzitegi Administratiboan, Berria-k azaldu duenez.

Miarritzeko Herriko Etxeak, bere aldetik, adierazi du ez duela izena kentzeko asmorik, miarriztar gehienentzat ez duelako "arrazismo kutsurik", baina 2024an plaka bat ezarri nahi dute, XIX. mendeko emakume zerbitzariaren historia kontatuko duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esklabotza
2025-06-06 | Florence Lazar
Hostopean
MULTIMEDIA - dokumentala

2013an esklaboen hilerri bat aurkitu zuten Martinikako hondartza batean. Ohiz kanpoko gertaera horrek galdera sentiberak sortu zituen berehala; zer egin 'ahaztutako' hilekin? Hilobiratzeak? Etorkizunerako gorde? Zein da haien historia? Galdera horiek guztiek ez dute ezer... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


2024-09-17 | ARGIA
3x01: Beltzek ez dute flotatzen
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Oporrak amaitu eta lanera itzuli gara gutako asko, eta askok lanera bueltan “esklabo” sentitzen direla diote. Hitz horri tiraka ihes egindako eta askatasuna lortutako esklaboen istorio batzuk bildu ditugu ikasturteari ekiteko, zehazki AEBetako hegoaldeko... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Markus Rediker
"Esklabotzaren indarkeria funtsezkoa izan zen kapitalismoaren gorakadan"

Marcus Rediker historialari estatubatuarrak kapitalismoaren aurkako erresistentzien hasiera arakatu du, marinelen eta pirateriaren historiara iritsi arte.


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


Azukre Beltza erakusketa
Kubako esklabista arabarraren historia ikusgai Gasteizen

Julián de Zulueta y Amondo esklabista arabarra eta bere negozioak ardatz hartuta Azukre Beltza erakusketa “murgiltzailea” sortu du Irati Antía Zuaznabar gasteiztarrak, eta asteazkenean inauguratuko du hiriburuko LABE espazioan. Zulueta XIX. mendeko... [+]


2023-10-02 | Axier Lopez
Martín Rodrigo y Alharilla
“Euskal Herria ere nabarmentzen da esklabotzari buruzko memoria-politika ezagatik”

Nazio inperialistetan familia jakin batzuk izugarri aberastu eta elite ekonomiko berriak sortu zituen munduko sistema kolonial eta esklabistak. Aldi berean, kontinente oso bateko biztanleria erdira murriztu zuen: Afrika. Mundua errotik aldarazi zuen, eta egun ere indarrean... [+]


Aro Berrian zehar euskaldunak eta esklabotza
MULTIMEDIA - solasaldia

Oscar Alvarez Gila historian doktoreak Eibarren emandako hitzaldia da honakoa, "Aro Berrian zehar euskaldunak eta esklabutza" izenburupean, Ego Ibarra batzordeak antolatuta.


XIX. mendeko esklabu-salerosketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Joseba Agirreazkuenaga historialari eta unibertsitateko irakaslearen hitzaldia Eibarren 2023ko martxoan, Eibarko Udaleko Ego Ibarra batzordeak eta Eibarko ikastetxeek (Aldatze, Eibar BHI/Institutua eta La Salle) elkarlanean antolatuta.


Esklabo jabeen oinordekoak boterean

Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.