Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

  • Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 7an - 07:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irati Antia diseinatzaile gasteiztarrak, Julian De Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa zabaldu du LABE espazioan, Gasteizko San Vicente Paul kaleko 21.-ean. «Azukre Beltza” deituriko erakusketak webgune bat eta ikus-entzunezko instalazio bat uztartzen ditu, esklabistaren historia azaltzen duena. Abenduaren 22-a arte izango da ikusgai.

Kuban oraindik bada Julian de Zuluetak zabalduriko «Alava» izeneko azukre-findegia. Bertako barrakoiak etxebizitza bihurtu zituzten eta hori da Zulueta abizena daramaten bizilagun askoren bizilekua da. Eneida Villegas Zulueta bertan bizi da eta “Tras las huellas de nuestros ancestros” proiektu komunitarioa darama aurrera. Proiektua 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Villegas Zulueta anai-arrebek bultzatuta. Bere helburua tokiko historia berreskuratzea eta berreraikitzea da, bertako historiaren inguruko ikerketa ezaren eta ondasunen prekarietatearen aurrean erantzun bat emateko asmoz. LABE espazioan, memoria proiektu komunitario honi laguntzeko kamisetak salgai aurkituko dituzue.

Pasa den astean, erakusketan sartu eta Irati Antiak «Azukre beltza» aurkeztu zigun. Hemen entzungai.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunak esklabotzan
2024ko abuztuaren 23
Ibilbide dekolonialak (V)
Nafar mendialdea: armarrien kapitalak

2024ko abuztuaren 21
Ibilbide dekolonialak (IV)
Ibaizabal: tximinien giza elikagaia

2024ko abuztuaren 14
Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!