Beethoven gazteen eskutik

Hainbat lekutan eskaini ditu EGOk Beethovenen obrak. Argazkian Donostiako Kursaalen emandako kontzertua ikus dezakegu. Lehen lerroan daude Jone Martinez sopranoa, Ruben Gimeno zuzendaria eta Eneko Sagardoy narratzailea. Auzmendik Gasteizko Principal Antzo
Hainbat lekutan eskaini ditu EGOk Beethovenen obrak. Argazkian Donostiako Kursaalen emandako kontzertua ikus dezakegu. Lehen lerroan daude Jone Martinez sopranoa, Ruben Gimeno zuzendaria eta Eneko Sagardoy narratzailea. Auzmendik Gasteizko Principal Antzokian urtarrilaren 3ean eskainitako kontzertuaren kritika egin du. Argazkia: EGO Fundazioa.

Beethoven-en musika zoragarriak (konpositorearen jaiotzaren 250. urteurrenean) eta Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) freskotasun eta bizitasunak ezinbesteko hitzordu bihurtu zuten aurtengo neguko topaketa.

Egia esan, Beethovenen urteurren hau apur bat nahasita geratu zen 2020an, denok ezagutzen ditugun zirkunstantzien ondorioz. Baina EGOren saio honek konpentsatu gintuen, nolabait. Programa oso egokia izan zen, ohikoak ez diren lanak jo baitzituzten. Bestalde, Jone Martinez soprano gazteak errepertorio honetarako gaitasun bikainak erakutsi zituen, eta horrez gain, Eneko Sagardoy aktoreak narratzaile gisa egindako lana azpimarratu behar da.

Interpretatu zuten lehen lana, Ah perfido!, sopranoarentzako eta orkestrarentzako kontzertuko aria da, Beethovenek idatzia 26 urte besterik ez zituenean. Abeslariarentzat zailtasunez beteriko pieza da, eta protagonistaren maitalearen traizioa eta abandonua kontatzen ditu. Jone Martinezek ahots dohainak eta hainbat erregistrotatik pasatzeko erraztasuna erakusteaz gain, adierazkor eta ñabarduraz betea agertu zen. Orkestra, berriz, fin ibili zen une oro, bakarlariari adi eta fraseatze malgua eginez.

Une epikoa Egmont, op. 84 obrarekin iritsi zen. Goethek idatzitako izen bereko tragedia irudikatzeko konposatutako musika intzidentaleko hamar piezako multzoa da, non Egmont heroi flamenkoaren bizitza eta bereziki Albako hirugarren dukearekin izan zuen borroka kontatzen den, atxilotu, heriotza zigorra ezarri eta burua moztu zioten arte. Independentziaren alde eta bere herrialdearentzat monarkia espainiarrak suposatzen zuen zapalkuntzaren aurka borrokatzeko ideala aldarrikatzen du protagonistak.

Musika deskribatzailea da, eta interpretazio-grina ezinbestekoa da publikoarengana iristeko. Bai orkestra, ñabarduraz betea, bai Jone Martinez, lehen obran bezain saiatu, Beethovenen lanaren mailan egon ziren. Eneko Sagardoy narratzaileak ikusleei emozioak transmititzeko behar den indarra eta jenioa erakutsi zituen.

Kontzertu eder hau, egun hauetan normala den bezala, Eguberrietako bis dibertigarri batekin amaitu zen, bertaratutako guztiak liluratu zituena. Zorionak, benetan, EGOko kideei eta Ruben Gimeno zuzendariari egindako lanagatik.


ASTEKARIA
2021eko urtarrilaren 24a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
Puccini: gogokoen artean gogokoena

Maiatzaren erdialdean OLBEk bere opera ederrenetako bat, La Bohème, eskainiko digula aprobetxatuta, eta aurten bere heriotzaren mendeurrena betetzen dela kontuan izanda, Giacomo Pucciniren azalpen biografiko/artistiko bat ezinbestekoa dela uste dut.
Jakina, opera maite... [+]


Distira musikan, zakarkeria ekoizpenean

Zer: OLBEk antolatutako Verdiren 'Rigoletto' opera.
Nork: Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: Otsailaren 23an.

------------------------------------------------

Spoiler: Euskaldunan entzun genuen... [+]


Gorabeheratsua

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Mozarten Serralloko bahiketa (Die Entführung aus dem Serail) opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatzak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: Urtarrilaren 20an.

[+]


Fantasia bat haurrei, musika klasikoaren ardatzean

Haendel, Bach, Mozart, Vivaldi... haurrentzat ere izan daitezke, zergatik ez? Publiko espezifikoa izan ohi du musika klasikoak, baina ate gehiago ireki ditzake antzezlan edo ikuskizun berezi bihurtuta. Euskadiko Orkestraren Musika Gela egitasmoa Pantomima ikuskizuna eskaintzen... [+]


Eguneraketa berriak daude