Gezur txikiak

Ez dakit zuenean, baina nire inguruan, balore batzuk zalantzan jarri ezinak izan ohi dira: pertsona langilea izatea eta gezurrik ez esatea, esaterako. Jakina, euskaltzalea eta abertzalea izatea, baloreak baino gehiago azalean eta bihotzean tatuatutako ikurrak dira, Urola Erdiko herritarra izanik, meritu handirik gabekoak, egiari zor.

Pertsona langilea izatearena, bueno, zer esango dizuet. Baserria eta ume kuadrilla handia aurrera ateratzeko izanez gero, agian balekotzat jo beharrekoa izango da, ez dakit. Herriko fundizioan milaka ordu sartzea bada langile-langilea izatea, 4x4 auto handiena erosteko eta, bide batez, nagusiaren poltsikoak betetzeko, hori balorea baino gehiago babaloreena dela iruditzen zait.
Baina niri gezurrarenak piztu izan ohi dit arreta. Gezurra izan daiteke zuk diozuna, nahiz eta zu ziur izan egia esaten ari zarela, eta gezur borobila da esaten ari zarena egia ez dela badakizunean ahoa zabaltzerako.

Horrez gain, min egiteko gezurrak daude, deitoragarriak, eta gezur barkagarriak ere badira, gezur txikiak, alegia.

"Informazio karga negatiboak nire baikor eusteko sistema immunologikoa kutsatu izanaren ondorioa izango da, baina eskertuko nuke noizean behin gezur txiki bat, goxatutako albistea"

The Invention of Lying Ricky Gervaisen 2009ko pelikulan, herriko biztanle guztiek egia besterik ez zuten esaten, eta hura iskanbila hutsa zen. Eguna  elkarri mokoka ematen zuten, auzokoak hau edo bestea esan zuelako. Eta etxekoekin askoz hobeto ez, jakina. Norbait ohartu zen arte gezurtxoak esanez, edo gutxienez egia guztiak gordin-gordin bota gabe, beraien mundua askoz ere atseginagoa zela eta harremanak askoz hobeak eta errazagoak.

 Izan ere, intentzio txarreko gezurrak mina eta gorrotoa pizten duen bezala, gezur txikiek elkarrekin harmonian bizitzea ahalbidetzen digute. Esango nuke gezurtxo hauek, harremanetarako derrigorrezkoak izateaz gain, errespetua eta maitasuna ere adierazten dutela. Gure hezurrek elkarren aurka une oro era mingarrian ez jotzeko behar dugun olioaren funtzioa egiten dutela gure harremanetan gezur txikiek hain zuzen ere.

Eguneko egunkaria dut aurrean. Nire inguruak bezala, gezurra arbuiatzen duena. Zigarro papera baino meheagoa izan arren, jarri dizkioten traba guztiei sendotasunez aurka egiteko indarra erakutsi du. Komunikabide abertzalea. Euskaltzalea den edo ez erabakitzeak eztabaida pausatua eskatuko luke. Azaletik hasi, sail guztiak pasa –eskelak barne, jakina–, eta ikusiko ez ditudan gaueko ordu txikietako pelikulen kartelera arte albiste beltzak nagusi. Bat txarra eta hurrengo txarragoa. Bizitzen ari garen garai ilunaren errealitatea da, bai, baina batzuetan ematen du orri bakoitza minaz betetako eremua dela, irakurtzen hasi orduko albistea gainera lehertuko zaizula, alegia.

Azken hilabeteetako informazio karga negatiboak nire baikor eusteko sistema immunologikoa kutsatu izanaren ondorioa izango da, baina eskertuko nuke noizean behin gezur txiki bat, goxatutako albistea, gezurra izan gabe, kalera ateratzeko gogoa piztuko diguna eskainiko balit egunkariak. Neure burua engainatzea dela? Bai, jakina. Zer uste duzue ba, zuek bakarrik saiatzen zaretela iruzur egiten bizitzari?

Kazetariok zerbaitetan abilak bagara, egia erdiak eta erdi egiak esaten gara. Egia balitz albiste onak txarrak adina saltzen duela, agian, gosea bera litzateke baina barre gehiago egingo genuke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko abenduaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude