Nahi dugu hitz eta jolas

Kontatu zidanak ez du publizitaterik nahi; historiako protagonistek ez dakite artikulu hau egin behar dudanik ere. Horrek azalpen aparteko batzuk ematera behartuko nau. Har ezazue pazientzia pixka bat, arren.

Historia euskara etxean jaso duen gazte musikazale batek kontatua da.

Adiskide duela musika taldea eratu duen beste gazte bat –euskara eskolan edo ikastolan ikasitakoa–, Euskal Herriko hiri batekoa –ongi ikasi eta landu duen horietakoa, e?, zehazten du herriko euskaldunak–; taldea lotu dela diskoetxe batekin diskoa ateratzeko. Euskaraz. Taldekoen ustez, badela “puntx”-a duen kanta bat diskoan, eta kanta haren leloa dela, demagun, X aditz izena + nor-nork aditz laguntzailea + objektu zuzena (“X du Y”, nolabait esan); hain sinesten dutela taldekoek kantuarekin ze diskoaren izenbururako ere egoki ikusi dutela, pixka bat laburtuta; objektu zuzena kendu dute izenburutik (elipsia eginez), eta izenburua honela gelditu da: X aditz izena + nor-nork aditz laguntzailea (“X du”). Diskoetxeari jakinarazi diote beren erabakia.

"Gramatika eta perfekzio formala adierazkortasunaren gainetik jartzen dituen hizkuntza ez da sekula erabilgarria izango. Batzuek ez dute ezer ulertu 40 urtean"

Orduan hasi da sesioa. Diskoetxeko arduradunak ezetz, izenburu hori ez dela gramatikalki zuzena. A aditzak, objektu zuzenik gabe badoa, ez duela nor-nork erako laguntzailerik onartzen; nor erako laguntzailea behar duela, eta hortaz, diskoaren izenburuak behar duela X aditza + nor erako aditz laguntzailea (“X da”). Izenburua horrela aldatuta, kantuaren erreferentzia galtzen dela, taldekoek; ez duela zentzurik, irrigarria dela.

Hor dabiltza taldekoak, esaten dit gazte euskaldun musikazaleak, zoroen pare, entseguak egiteko beharko lituzketen orduak galtzen beren izenburuaren aldeko argudioak bilatzen eta diskoetxeko arduradunarekin telefonoz eztabaidatzen. Halakorik! Bidal dezatela diskoetxeko arduraduna haizea hartzera, sujeritu diot. Diskoa hark ordaindu behar du, ordea, lagunak.

Aste batzuk pasatu dira. Lehengoan denda batean sartu, eta han ikusi dut diskoa. Izenburua: X aditza + nor erako aditz laguntzailea (“X da”).

Gutxienekoa da gramatikaren ikuspuntutik arrazoia nork duen, noski. Gramatika eta perfekzio formala adierazkortasunaren gainetik jartzen dituen hizkuntza ez da sekula erabilgarria izango. Batzuek ez dute ezer ulertu 40 urtean, eta gaurgero ez dago arrazoirik inoiz deus ulertuko dutela uste izateko.

Aldarri ederrak egiten trebeak gara: euskaraz bizi, sortu, kantatu, jolastu! Behin aukera hori eginez gero, egon trankil; laster zikiratuko dizkizute gogoak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude