Planetaren arnasak zuhaitz eta oihanak behar ditu tropikoetan eta... batez ere Europa zaharrean

  • Deforestazioa geldiarazteaz gain, milioika zuhaitz gehiago behar ditu Lurrak klimaren zoratzea gelditu, euriak ugaritu eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Baina ez begiratu soilik Amazonia edo Kongo edo Indonesiako hondamendiei: Europan lan handia daukagu duela mende gutxi arte edukitako basoak berreskuratzen. Egin daiteke apustu handiekin eta baita urrats txikiekin ere, oihan sakon europarra eraikiz edo gure ondoan zuhaitz eta heskaiak landatuz.

Bialowieza: Polonia eta Bielorrusia artean kokatutako oihan hau da Europan gizakiak kasik ukitu gabe geratzen zaigun bakarretakoa. (Argazkia: WWF)
Bialowieza: Polonia eta Bielorrusia artean kokatutako oihan hau da Europan gizakiak kasik ukitu gabe geratzen zaigun bakarretakoa. (Argazkia: WWF)

Munduak 2019an Belgikaren azalera adinako oihan primario puska galdu du” zabaldu dute agentziek. Funtsean tropikoetako oihanek kezkatzen dute planeta, horien suntsitzearekin galtzen ari garelakoan CO2a irentsi dezaketen birika erraldoiak, euriak eta gizakien biziraupenak beharrezko duten biodibertsitatea. Orotara galdutako 12 milioi hektarea basoen laurdena –3,6 milioi hektarea– oihan primarioen suntsiketan galdu dira, erdia Brasil eta Indonesian eta gainerakoa Kolonbia, Boli Kosta, Ghana eta Kongon.

Horregatik, Mendebaldeko prentsak holakoetan tropikoetako zuhaitz eta animalia mehatxatuak baizik aipatzen ez dituelako, deigarri egin da honakoa leitzea: “Europan oihan primario bat sortuko dugu eta 600 urteko lana izango da”. Francis Hallé botaniko eta zuhaitzen aldeko militante suharrak abiatu du Europan 70.000 hektareako oihan basatia antolatzeko kanpaina.

“Oihan primarioa –dio gure Wikipediak– oihan birjina ere deitua, gizakiak inoiz ez ustiatu ez zatikatu ez duen basoa da“. Gaur egun, Europaren lurrazalaren %0,7 dago osatuta antzinako oihan primarioz, zenbait ikerketaren arabera. Europako baso primario handi bakarra Bialowiezakoa da, Polonia eta Bielorrusia artean 142.000 hektarea hartzen dituena, Gipuzkoaren azaleraren ¾. Munduaren ondare deklaratua, alde guztietatik erasotuta dagoela salatzen dute ekologistek. Karpato Mendietan badago ia 30.000 hektareako beste oihan bat, mehatxatua hau ere. Horiez gain, antzinako oihanen azken arrastoak geratzen dira sakabanatuta, tartean Nafarroako Pirinioetan dagoen Aztaparretakoa.

Europako eskoletan “ingurumena” irakastean haur eta gaztetxoei, Kongo, Amazonia edo Borneoko oihanez adina hitz egin beharko litzaieke Europakoez eta erakutsi gure kontinente aberatsaren soiltze izugarria adierazten duten mapa kronologikoak, 2009an The prehistoric and preindustrial deforestation of Europe ikerlanean aurkeztuak. Oi, Europa, zer hintzen eta non hago!

Europako basoen galera azken 3.000 urteetan. (Irudiak: The prehistoric and preindustrial deforestation of Europe)

“Duela 8.000 urte urtxintxa bat joan zitekeen Lisboatik Moskuraino lurrik ukitu gabe”, diote adituek. Askoz beranduago ere berdintsu zen, duela erromatarrak iritsi aurretik Penintsula Iberiarra berde ageri da mapan, gaur Alemaniak daukan berdez. Heldu ziren nekazaritza eta goldeak estreina, gero basoen eraistea gerra, eraikuntza eta ikatz eta industriarako, nekazaritza industriala berrikitan… Europa ahaztera iritsi da duela ez hainbeste denbora oihan sakonen eta zuhaitz erraldoien lurraldea izana dela, gaur basamortu bilakatzeko bidean diren Mediterraneo bazterreko lurrak barne. Francis Hallé biologo frantses famatuak ohartarazten duenez, AEBk, Errusiak, Txinak, Argentinak, Txilek… badauzkate oraindik antzinako oihan batzuk, murriztuak izanik ere; europarrok denak suntsitu ditugu, izan ginenaren eta oraindik berriz izan gintezkeenaren memoria ere galduta.

Hallék ikerlan nagusiak tropikoetako oihanetan burutu ditu, berari zor zaio hango zuhaitz erraldoien gaineko ekologiaren eta animaleen ezagutzaren parte handi bat. Baina zahartzaroan Europako zuhaitz eta basoen defentsan zentratu da, tropikoetako jendeei ezin zaielako eskatu eremu basatien alde inplikatzea, baldin eta europarrok ez badugu gure partea egiten azken 30 mendeotan galdutakoa berreskuratuz.

Biodibertsitatea biziberritzeko

Plaidoyer pour l´arbre (“Zuhaitzaren defentsan”) liburuaren egileak bere 82 urteekin lanean, argitaratzen eta ikasten jarraitzen du, orain 70.000 hektareako oihan primarioa sortzeko kanpainan. Zuhaiztiaren neurria hartzeko, Zuberoak 80.000 hektarea ditu, Gipuzkoako Goierri eta Tolosaldeak batuta 75.000. Oihan horretan gizakiak ez du ezer egingo, ez bada modu ordenatuan eta helburu didaktikoz bisitatzea; gainerakoan, natura utzi bakean bere basatian, beren kasa garatu daitezela zuhaitz, landare, animalia, onddo… Ez erein, ez landatu, “naturak oso ondo daki bere lana egiten, haziek oso ondo dakite bidaiatzen… baina denbora utzita” dio Hallék. Denbora? Oihana berreraikitzeko eremu soilduak hautatzen badira, 1.000 urte beharko dira; jadanik badauden basoetatik abiatuz gero, lau edo sei mende. Belaunaldi askoren artean burutzeko lana. “Ez dakit Lurra nolakoa izango den sei mende barru, kezkatuta egoteko motiboak dauzkagu. Baina zer egin dezakegu hoberik orain goazen norabidearen kontrakoan zerbait egitea baino? Gure esku dago”.

Halléren inguruan bildutako elkarteak Frantzia, Suitza eta Alemania arteko muga inguruetako basoak jo ditu begiz proiektua gaurko zuhaizti zaharrenetatik abiatu ahal izateko. Europako Batzordearen lehendakari Ursula Von Der Leyrekin egon dira asmoa Europako Itun Berde berrian kokatzeko. Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Antonio Guterresengana ere jo dute, planeta mailan Basoen Itun Berria (Forest New Deal) abian jartzen saiatu eta zuhaitzak “gizariaren ondasun komuna” izendatu ditzaten eskatzeko.

Zuhaitzak hazi daitezela gehienezko tamainaraino oihan beltza sortu arte, eta pixkanaka ugaritu daitezela suntsitu aurretik Europan ziren animaliak, otso, bisoi, hartz, uro... “Eta hala ere... 70.000 ez da aski. Norabide onean egindako urratsa da, noski, baina ur tanta bat adinakoa”.

Maisu zaharraren ideia osatuz bezala, agroekologia frankofonoan azken urteotan erreferentzietako bat bihurtu den Hervé Coves agronomo eta zientzialariak Manifeste pour une agriculture de l’amour (Maitasunezko nekazaritza baten aldeko manifestua) programan zuhaitzak eta oro har biodibertsitatea berriro Europako soroetara ekartzeko urrats zehatzak proposatu ditu. Hallék proiektu handia sustatzen du ikurtzat; Covesek edozein herritarrek txikitik abiatzeko moduko urratsak. Urratsez urrats Lurrak berreskuratu ditzan euriak, biodibetsitatea eta oparotasuna.

Berradiskidetu elikagaien ekoizpena eta zuhaitza, laborariak –kaletarrak ere bai!– eta bizi basa. Soroen inguruetako heskaiak berreskuratu, hegazti eta klase guztietako izaki bizidunen babeserako. Hektarea bakoitzeko 40 zuhaitz landatu, handi, txiki eta sastrakak kontatuta; gizaki batek pixkanaka erraz lor dezakeena. 100 hektareako –kilometro karratuko– gutxienez zuhaitz bat utzi zahartzen betiko. Tarteka baso batzuk bereziki babestu biodibertsitatearen santutegitzat...  Egitarau bikaina garai nahasiotarako.

Nekazaritza industrialak azken hamarkadetan suntsitu dituen heskaiak –argazkian Bretainiako batzuk– berriz landatzeak garrantzia berezia dauka, zuhaitz eta sastrakekin biodibertsitatea eta bizidunentzako korridore ekologikoak berreskuratzen direlako.

 


ASTEKARIA
2020ko abenduaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso naturalak
2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean

Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]


Hauek dira babestu beharko genituzkeen lurrak, bioaniztasuna segurtatu eta klima egonkortzeko

Mundua mapeatu dute, eta orain, xehe-xehe dakigu ezinbestean zein lur eremu babestu beharko genukeen gainean dugun krisi bikoitzari aurre egiteko: bioaniztasuren galera eta klima larrialdia. Sciences Advance aldizkarian Global Safe Net (Segurtasun Sare Globala) proiektuaren... [+]


2020-06-30 | ARGIA
Supersurreko obren leherketek XVII. mendeko jauregia kaltetu dute Bilbon

Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.


Alemaniako Hambach basoko erresistentzia gunea
Etxolak zuhaitzetan, Europako aire zabaleko meategirik handiena gelditzeko

Alemaniako mendebaldean munduko makina automatizatu handienek (100 metroko altuera, 200 metro luze eta 14.000 tona) lurra irensten dute eta liseriketaren ondoren kalitate baxuko ikatza iraizten dute, zentral termikora eramateko prest. Meategiak, 1978an ireki zenetik, Hambacheko... [+]


2020-02-13 | ARGIA
Omako basoaren erreplika bat egingo dute bere egoera kaxkarra dela-eta

Bizkaiko Foru Aldundiak, Agustin Ibarrola basoa margotu zuen artistaren familiaren onespenarekin, gaur egungo basoaren inguruetan Ibarrolaren zuhaitzen erreplikak egingo dituela jakinarazi du. Izan ere, jatorrizko basoko zuhaitzak hiltzen ari dira, xingola marroia gaitzagatik... [+]


2019-12-20 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


Jaizkibel mendian, testuliburuetan baino argiago

Hondarribiko ikasleek ametza zuhaitzaren haziak ernaltzen lagundu eta ondoren Jaizkibelen landatu dituzte, bertako basoa pixkanaka berreskuratu dadin; mendiaren hiru dimentsioko maketa ikusgarria ere osatu dute; eta Jaizkibelen kokatutako hirigintza plan bat asmatu dute... [+]


2019-05-24 | Jakoba Errekondo
Okila eta oiloa eguraldia iragartzen

Gaur goizean okila garrasika aritu da etxe gaineko haritzean (Quercus robur). Luze aritu da eta haserre zela zirudien. Goiza ederra da, freskoa baina arraitsua, oso argia. Urteko egun luzeenetara hurbiltzen ari gara eta goizean goizeko argitasunean igarri da. Kexu zen, ordea,... [+]


2019-01-10 | Jakoba Errekondo
Zuhaitz eta onddo uztarri berean

Modu guztietara, onez eta txarrez, amenazu guztiak zorroztuz esan digute baina guri bost. Mundua, gure mundua hiltzen ari gara. Gure bizimodua ezin da inola ere eutsi, eta jasanezina da gurekin batera bizitzea egokitu zaien beste bizidun guztientzako. Egunetik egunera ari gara... [+]


Gaztaina: merkea, gose-hiltzailea eta osasuntsua

Udazkena azkenetan da. Bazterrak kolorez janzten doaz. Garai aproposa mendian ibiltzeko. Lurrean, han eta hemen hosto artean barreiatuta ikus daitezke irailaz geroztik arbolatik jausitako lokotxak –sokalak, arbotsak, morkotsak, kirikiñoak–, inguru heze eta... [+]


2018-02-07 | Jakoba Errekondo
Zain ditzagun trenbideak

Polinizazioa garrantzitsua da landare gehienen bizimoduan. Espezie eta aldaera bakoitzaren etorkizuna eraikiko duen hazia sortzeko nahitaezkoa. Lorearen aieka arrak sortzen duen polen aleñoak aieka emearengana egingo duen bidaia da polinizazioa. Bidaia hori intsekturen... [+]


2017-12-28 | ARGIA
Donostiako metroko obretan baso-mozketa baimendutakoaren bikoitza izan dela salatu du Satorralaiak

Donostiako Antiguako hainbat eremutan zuhaizti eremu zabalak kaltetu zituzten metroko obrek joan den abenduaren 12tik 15era egindako baso-mozketek. Eguzki talde ekologistak eta auzotarrek jo zuten alarma.


Eguneraketa berriak daude