Omako basoaren erreplika bat egingo dute bere egoera kaxkarra dela-eta

  • Bizkaiko Foru Aldundiak, Agustin Ibarrola basoa margotu zuen artistaren familiaren onespenarekin, gaur egungo basoaren inguruetan Ibarrolaren zuhaitzen erreplikak egingo dituela jakinarazi du. Izan ere, jatorrizko basoko zuhaitzak hiltzen ari dira, xingola marroia gaitzagatik eta beraien adina dela-eta.


2020ko otsailaren 13an - 12:34
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jose Ibarrola, Agustin Ibarrolaren semea.

Ibarrolaren familiak ez ezik adituen batzorde batek ere baiezkoa eman dio Aldundiaren neurriari. Jatorrizko basoari dagokionez, erortzeko arriskurik ez duten guneak zabalik mantenduko dituzte, eta gainontzeko eremuak espezie autoktonoz birpopulatuko dituzte.

Basoa Bizkaian oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi izan du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, “sinbolo” bezala ere definitu du. Horregatik, eta Agustin Ibarrolaren lana gordetzeko asmoz, obrak mantendu nahi dituzte, beste eremu baten bada ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso naturalak
2023-03-13 | Daniel Hofnung
'Ibai hegalariak', munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean

Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]


Planetaren arnasak zuhaitz eta oihanak behar ditu tropikoetan eta... batez ere Europa zaharrean

Deforestazioa geldiarazteaz gain, milioika zuhaitz gehiago behar ditu Lurrak klimaren zoratzea gelditu, euriak ugaritu eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Baina ez begiratu soilik Amazonia edo Kongo edo Indonesiako hondamendiei: Europan lan handia daukagu duela mende gutxi... [+]


Hauek dira babestu beharko genituzkeen lurrak, bioaniztasuna segurtatu eta klima egonkortzeko

Mundua mapeatu dute, eta orain, xehe-xehe dakigu ezinbestean zein lur eremu babestu beharko genukeen gainean dugun krisi bikoitzari aurre egiteko: bioaniztasuren galera eta klima larrialdia. Sciences Advance aldizkarian Global Safe Net (Segurtasun Sare Globala) proiektuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude