Mende herena ia

  • Urteroko zita sakratu horietako bat da bertsozaleendako Iruñean Bertsoaroa, berdin astearte euritsu edo ostegun pandemikoa izanik. Horren seinale da zikloko azken jaialdi honetarako gonbidapenak lortzeko Nafarroako Antzerki Eskolatik 100 metroko ilara jendetsua. Bertsoaroak 30.a zuen aurten.

Argazkia: Nafarroako bertsozale elkartea
Argazkia: Nafarroako bertsozale elkartea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egunean bertan atera ziren pandemiaren inguruko neurri berriak: kultur ekitaldietarako aforoaren handitzea eta tabernetako terrazen irekiera, besteak beste. Lehenengo horri eutsi eta Maialenek ongi kantatu zigun bezala, bai, hilabeteren ondotik terrazak berriz ireki eta gu, areto itxira. Beste behin ere, korrontearen kontra. Maialen Lujanbio, Erika Lagoma, Julio Soto, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo eta Beñat Gaztelumendi oholtza gainean, Maialen Belarra gai-jartzaile eta taldeko beteranoenaren urtebetetze eguna.

Bertsoaroaz 30. aldiz gozatzera zihoazenak topatu nituen areto barruan. Hala ere, ez dakit belaunaldi kontua den, moda ala beste zerbait, baina esanen nuke publikoaren erdiak-edo Bertsoaroaren ondotik jaioak ginela eta hori gustatu zitzaidan. Segi dezatela esaten gazteok zein lehentasun dugun edo zein ez…

BERTSOAROA
Noiz: azaroak 26.
NoN: Nafarroako Antzerki Eskola.

San Saturnino eta San Fermin dira Josu eta Julio, zein den inportanteagoa argitzeko eztabaidan. Eneko eta Maialen Maria Chivite eta Bakartxo Ruizen azaletan, LKN artistak Nafarroako Parlamentu parean eginiko bi politikarien arteko musua irudikatzen duen grafitian. Eta Erika eta Beñat kuadrillako lagun bi, bertso saiora ala tabernara joan erabaki ezinik.

Ni bitartean, betiko kontu bati erreparatzen: bertsolarien buru barrukoak ikusi ezin eta haien gorpuzkerari begira. Bi joera argi daude: alde batetik, 78 urteko gizonak paseatzen imajinatzen dituzunean eskuak nola, bertsolariek hala. Batek daki zertan aritzen diren hatzekin hor atzean… silabak kontatzen? Bestetik, bigarren klasikoa: arratsaldean saioa dutela pentsatu eta galtzak horren arabera aukeratzen dituztenak, poltsikoak izan ditzaten, bai ala bai. Azken honetan bada aldaera bat, Beñat Gaztelumendiren eskutik ezagutua: eskuak poltsikoetan bai, baina hatz lodia kanpoan, beti dantzan.

Mikel Zabaltza orbaitzetarra gogoratu, Maialenek urtebetetze festa antolatu eta aurtengo Euskaraldiaren Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan leloari bigarren irakurketa egin zioten Erikak, Enekok eta Josuk, hizkuntza-ohituretatik harago.

Esanen nuke Juliori tokatu zitzaiola gairik potenteena. Dotore eman zion buelta gorritiarrak berriki hildako futbolariaren harira sareetan ikusitako mezuek sortutako haserre eta eztabaida egoerari. Indarkeria matxistaren kontrako egunean indarkeria hori gauzatu duen norbait hiltzea… kointzidentzia, gutxienez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Eguneraketa berriak daude