ARGIA.eus

2020ko urriaren 21a

Prestutasuna

Leire Narbaiza Arizmendi @txargain
2020ko urriaren 18a

Udazken hasiera honetan Rodríguez Zapatero, Espainiako presidente ohiaren berba ikonoarekin gogoratu naiz: talantea. Talantea berez ez da ezer, jarrera esan nahi duelako, borondatea. Baina gizon horrek desberdindu nahi izan zuen bere

"Mendia, Bildarratz eta Sagarduik bilerak egin dituzte, edo egitekoak dira sindikatu eta arloko eragileekin. Badute prestutasunik, orduan? Zapateroeraz, talanterik?"

jarduna aurreko Aznar zorigaiztoko eta gaiztotik. Zapaterok entzuteko prestutasuna eta guztien ona lortzeko borondatea adierazten zuen makulu-hitzarekin. Ikur bihurtu zuen, gainera.

Eusko Jaurlaritza berriak ekarri dit akordura talantea. Alderdi politiko berberak, lehendakari bera eta ia sailburuetan aldaketarik egin barik, berriek aurrekoenganako distantzia jarri nahi izan dutela dirudi. Mendia, Bildarratz eta Sagarduik bilerak egin dituzte, edo egitekoak dira sindikatu eta arloko eragileekin. Badute prestutasunik, orduan? Zapateroeraz, talanterik?

Ala, sindikatuek dioten moduan, plantetan dabiltza? Galeriarako egindako mugimenduak dira, azaluskeriak? Antzerki usaina hartzen diezue zuek ere?

Ez ahaztu: talanteak eta talentuak antza izan arren, zerikusirik ez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Politika

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...


ASTEKARIA
2020ko urriaren 18a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude