Tuskegee (Alabama, AEB), 1932. Sifilisaren aurkako tratamenduak oso arriskutsuak, toxikoak eta eraginkortasun txikikoak ziren garaian, AEBko Osasun Publikoko Zerbitzuak (PHS) esperimentu bat jarri zuen abian 600 subjekturengan gaixotasun benereoaren eboluzioa aztertzeko.
600 horietatik, guztiak gizonezkoak, 399k ordurako sifilisa zeukaten, eta gaixorik ez zeuden 201 hartu zituzten, kontrol talde modura. Printzipioz, bi parteentzat zen onuragarria tratua. Medikuek sifilisari buruz gehiago jakiteko aukera izango zuten, eta gaixoei doako tratamendua, klinikara joateko doako garraioa, otorduak eta, hilez gero, ehorzketa-asegurua emango zizkieten.
Baina gizon haiei ez zieten diagnostikoa garbi adierazi: “odol txarra” zutela esan zieten, sifilisa, anemia, neke kronikoa eta beste gaixotasun batzuk izendatzeko erabiltzen zen termino lausoa. Ezta ikerlanaren benetako helburua ere: tratamendurik gabe sifilisaren progresio naturala zein zen eta heriotzeraino iristen zen behatzea.
1940ko hamarkadan penizilina bihurtu zen sifilisa tratatzeko sendagairik eraginkorrena eta zabalduena, baina Tuskegeeko medikuek ez zieten giza akuriei horren berri eman. Eta, badaezpada, beste bideren batetik jakingo zuten beldur, penizilinarik inolaz ere ez hartzeko agindu zieten. Eta, hala, gaixoak plazebo hutsez tratatzen jarraitu zuten, ez tratatzen, alegia.
Esperimentuak 40 urtez iraun zuen. Zenbaki ofizialen arabera, 399 parte-hartzaileetatik 28 sifilisak berak jota hil ziren, eta beste 100 hari lotutako konplikazioekin. Soilik 74 geratzen ziren bizirik. Gainera 40 gaixoren emazteak ere kutsatu ziren eta 19 haur gaitzarekin jaio ziren.
1966an Peter Buxtun osasun zerbitzuetako ikerlariak esperimentuaren etika ezaz kezkatuta zegoela jakinarazi zion Gaixotasunen Kontrolerako Zentroari (CDC). Haien erantzuna izan zen beharrezkoa zela ikerketa osatzea, hau da, gaixo guztiak hil arte luzatzea, autopsiak egin ahal izateko eta ondorio garbiak ateratzeko. Zortzi urtez ahalegindu zen Buxtun konponbidea osasungintzaren barruan bilatzen. Alferrik ari zela jabetuta, 1972an prentsara jo zuen. Eskandalua berehala zabaldu zen eta esperimentua bertan behera geratu zen. Gerora, ikerketa biomedikoetan parte hartzen zuten pertsonak babesteko legeak indarrean jartzea eragin zuen horrek. Baina Tuskeegeko biktimentzat ez zen atzera bueltarik edo kalte-ordainik izan.
John Heller PHSko gaixotasun benereoen ataleko arduradunak, zera esan zuen esperimentua “zuritzeko” ahaleginean: “Gizon horien egoerak ez du eztabaida publikoa justifikatzen. Subjektuak ziren, ez pazienteak; material klinikoa ziren, ez pertsona gaixoak”.
600 parte-hartzaileak beltzak ziren, partzuer pobreak eta ia denak analfabetoak. Ez ziren pertsona.
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]
Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon.
Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]