Zuen periferiatik


2020ko abuztuaren 02an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Artikulu honen idazketak blokeo momentu sakonean harrapatu nau. Medusa gorgonaren begirada jaso dut konfinamenduan eta harrizko bilakatu naiz, izoztu zait arnasa, gelditu zait gorputza. 

Sofan nengoen, maiatzaren amaiera izango zen atea jo zutenean, ni hartan beste bisita baten zain nintzen, iritsiko ez zen bisita baten zain… baina istorio hori luzea da eta beste baterako utziko dut. Esaten nenbilen bezala, sofan nengoen atea jo zutenean. Zabaldu eta bera: Medusa. Nire aurrean, Medusa, aizue. Ez da egunero gertatzen den zerbait, ez behintzat niri, gorgon baten bisita jasotzea. Pasatzeko esan nion, berari eta bere burua habitatzen zuten suge guztiei. Gustu handiz jaso zuen gonbita eta etxea ezagutuko balu bezala, zuzenean salara joan eta sofan jarri zen. Tea edo kafea hartzen ote zuen dudatan, biak prestatu nituen eta bere ondoan eseri nintzen. Kafea zerbitzatu zuen noski, eta elegantzia handiz edaten hasi zen, bizkotxo zati bat txikitu eta buruan zituen ehunka sugeei apurrak ematen zizkien bitartean. Ni isilik. Beldurtuta nengoela pentsatuko duzue, hori litzateke normalena.

Zabaldu eta bera: Medusa. Nire aurrean, Medusa, aizue.
Ez da egunero gertatzen den zerbait,
ez behintzat niri,
gorgon baten bisita jasotzea

Baina ez zen horrela izan, bere begiradan bazen zerbait samurra, hauskorra. Ni ere kafea zerbitzatu eta edaten hasi nintzen. Bakarrik sugeen txistua entzuten zela, bost bat minutu egon ginen. “Hilik zeundela pentsatzen nuen”. Nire ahotik ziztu bizian irten zen galdera, ia automatikoki. Bera isilik, ezer entzun izan ez balu bezala, kafea edaten jarraitu zuen. “Perseok erail zintuela uste nuen. Zuri burua moztu eta zaku batean sartu zuela, bere etsaien aurka erabili ahal izateko”. Ezagutzen nauzuenok badakizue, ezin ezkutatu dezakedala pentsatzen dudana… Nire buruari errieta egin nion mihia ez bridatzeagatik. Medusak orduan, kikara mahai gainean utzi, bizkotxo apurrak sugeen artean banatu eta tristuraz begiratu zidan. Oso gertu jarri zen, belarrira hau xuxurlatzen zidan bitartean: “Non zaudete emakume sortzaileak?”. Eskua hartu zidan, eskerrak eman eta bidea ezagutu izan balu bezala, etxetik irten zen. Ni, erreakzionatu ezinda ,“Eskumuinak zure bi ahizpei!” kaskar bat besterik esatera ez nintzen ausartu.

Harrizko bilakatu naiz. Non gaude emakume sortzaileak? Non gaude eta non egongo gara krisi honen ostean? Buruak moztu dizkiguzue kulturaren zaldun zareten horiek, eta zuen zakuetan daramatzazue, behar denean eta feminismoaren izenean, atera eta etsaien aurka erabili ahal izateko.

Niri izoztu zait arnasa, gelditu zait gorputza eta, kulturaren zaldunen periferiatik, “Non gaude emakume sortzaileak?” xuxurlatzea besterik ez zait geratzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


2025-07-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Torre-Pacheco

Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Espektakuluen tranpa

Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-16 | Karmelo Landa
Zenbait traba eta bide bat

Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]


EIRE euskal unibertsitate-irakasleen elkartearen amaiera

Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.

Euskal Herrian ere... [+]


2025-07-14 | Rober Gutiérrez
25 urteko bidaia

Sortze beretik proiektu batekiko lotura profesionala egon denean eta atxikimendu emozionala hain handia denean, zaila izaten da berari buruz hitz egitea. Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte bete ditu, eta bizi izandako oroitzapenak eta esperientziak metatzen zaizkit oroimenean... [+]


Eguneraketa berriak daude