Zientzia eta kultura

Ikasle garaian hautatu egin behar izan genuen, zientziak ala letrak. Normalki, nota onak zituztenek zientzietara jotzen zuten eta hala egiten ez bazuten, irakasle arduradunek garbi samar adierazten zieten zientziak aproposagoak zirela, bizitzan aukera gehiago izango zituztelako letretan baino.

Bizitzak guztiok jartzen gaitu pixkanaka leku batean ala bestean eta asko izan dira adibidez ingeniaritza ikasi dutenak eta gerora hizkuntza aditu edota kultur aditu gisa jardun dutenak.

Aitor dut ez ditudala inoiz gustuko izan zientziak eta letrak bereizten dituzten gizarte, talde edo dena delakoak, bereizketa horrek teknokratez josi baitu gure gizartea, eta arimarik gabeko talde, gizarte edo herria biziraupen soilera kondenatuta dagoela uste baitut.

COVID-19aren testuinguruan, zientzien eta letren arteko eztabaida zaharra indartu eta lehen mailan jarri zaigu. Nola ulertu bestela, krisi honetatik ateratzeko, estatuek eta administrazioek egin beharreko inbertsio nagusiak manufaktura-industrietara bideratzea eta kultura garai oparoagoen zain utzi izana.

Kultur alorreko pertsonak eta erakundeak jo eta su ari dira oraingo egoera salatzen eta bizi beharko dutena plazaratzen. Bitartean, zientzien aldean bizi direnak isilik, norberak atera behar baititu babarrunak eltzetik, esaerak zaharrak dioenaren antzera.

Txertoak, auto elektrikoak, formulak, espazio-ontziak, 5G eta abar dugu zientzia; kulturak gizakiok inguruarekin dugun harremana bideratzen du, hala nola hizkuntzak, jateko ohiturak, bizitzeko erak, aisialdirako moduak, ingurugiroarekiko oreka eta abar. Zientziari kulturak ematen dio zentzua eta gizatasuna, eta zientziak eboluzionatzen eta aurrera egiten laguntzen dio kulturari. Orekan bizi beharko lukete biak, eta zientziak kulturarik gabe egiten badu aurrera, gizarte teknokrata eta ingurumenarekiko errespetu eskasa duena eraikiko dugun bezala, zientziarik gabeko kulturak gizartea ohitura zaharretara kondenatzea eragingo du.

Urteak daramatzagu, Euskal Herrian gutxienez, zientziaren eta kulturaren arteko oreka zientziaren aldera lerratzen. Zientziaren alorrak emandako mozkinen zati bat bideratu da kulturara eta mozkinik ezean kultura baliabiderik gabe uzteko arrisku erreala dago. Eraikitzen ari garen gizartea ongizatez mozorrotuta dago, baina gero eta zorion apalagoa dago eta hori horrela izatea ala ez izatea neurri handi batean gure esku dago.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude