Gastu sozialean inbertitzea oso errentagarria da

  • Gaur egungo pandemiatik gobernu eta administrazioek ikasi beharko luketen gauzetako bat da gastu sozialeko inbertsio oro oso errentagarria dela ekonomikoki. Ondorioz, erakunde bakoitzak horri buruz dituen politika guztiak berrikusi beharko lituzke.


2020ko maiatzaren 31n

Osasun-baliabideen faltak (oheak, ZIUak, babes-materiala, maskarak, arnasgailuak, haizagailuak, medikuak, erizainak…), baita adinekoen egoitzetako abandonu egoerak eta medikalizazio faltak ere, eragin dute Covid-19ak dagoeneko 2.000 lagun inguru hiltzea Euskal Herrian –horietatik gehienak egoitza horietan izan dira–. Enpresak, dendak, tabernak, jatetxeak, museoak, zinemak eta abar gelditzera behartu ditu pandemiak: milaka enplegu suntsitu ditu eta milioi askoko galera ekonomikoak eragin. Euskal lurraldeetako daturik ez dugu, baina Espainiako Estatuan, adibidez, 30.000 milioi eurotara iritsi da oraingoz kaltea.

Beharrezkoa da gizarte-politikak birplanteatzea. Inork ez du zalantzan jartzen osasungintzan, osasun-babeserako enpresetan, ohe kopuruan, ZIUetan edo enplegu duinean arreta gehiago jarri izan balitz, edo egoitzetan gehiago eta hobeto inbertitu izan balitz, pandemia horren eragina bestelakoa izango zenik. Hala, suntsituriko enplegua askoz gutxiago izango litzateke. Azken batean, kalte humanoez gain, kalte ekonomikoak ere txikiagoak izango lirateke.

Beharrezko baliabide ekonomikoak aurkitzeko, alde batera utzi behar dira gobernuen aurrekontuak jaten dituzten beste politika batzuk: defentsa, monarkia, AHT eta antzeko obra antisozialak, soldata politikoak... Horrez gain, Google, Tobin edo Covid tasen gaineko zergak ere erabili beharko lirateke behingoagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude