Poliziaren beldur

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Josebaren ama minbiziz hil egin da. Dolua are eta tristeagoa da itxialdi egoeran, konpainia eskasarekin, besarkada gutxirekin. Joseba aitari bisita egitera joan da eta klandestinitatean nerbioak sentitu ditut bidean.

Okindegiaren ilaran entzun dut andre bat besteari esaten baserritik kotxez eta ez oinez jaisten dela orain. Bidea bakartia izan arren, beldurra ematen dio poliziak ez sinestea erosketak egitera doala eta ez paseatzera.

Leirek hamar urte ditu. Noizbehinka txakurra ateratzera animatu dute bere amek, baina joan zen azken egunean ez zen eroso sentitu. Auzokoen bigilantzia eta epaia nabaritu omen zuen.

Albak jaioberri bat du. Gau neketsu baten biharamunean, paseatzeko behar psikologiko handia zuen. Belaze eta ortuen arteko bide bakarti bat aukeratu zuen. Ehun metro ibili eta buelta eman zuen, erruak jota. Bere baitako poliziak geldiarazi zuen.

Auzoko familia bat arratsaldero ateratzen da gure kalera baloiarekin jolastera. Balkoiko zelatariak izan nahi ez dugun arren, disimuluan begiratzen ditugu, gaitzespenez eta baita inbidiaz ere.

J. Marcosek zerrendatu ditu Pikara Magazin-en “pandemia kapitalistak” utzi dituen biktima politikoak: besteak beste, “intsumisoak, errebeldeak, lotsagabeak”.

Alabaren tronaren bila joan behar izan dut Pikara-ren erredakziora, herritik Bilbora. Lankideen oparia da, baina ekarri behar ziguten egunean agindu zuen Espainiako Gobernuak alarma egoera. Dekretuaren arabera zilegi da mendeko baten zaintza arrazoiengatik etxetik ateratzea, baina ez dakit poliziari trona bat premiazko gaia irudituko zaion. Badaezpada, baimen bat eraman dut esanez erreportajeak egiteko zirkulatu behar dudala. Urduri jarri naiz dena den, txarto daramat-eta ziria sartu beharra.

"Pribilegiatuak gara orain arte (pare bat manifetan baino) poliziaren eta auzo zelatarien beldur izan ez garenok"

Igandea da eta autobian apenas dagoen trafikorik. Lasaitasun apokaliptiko horrek are gehiago urduritu nau. Hirira sartu eta udaltzain-auto baten atzean itxaron behar izan dut semaforoa berde jarri arte. Bihotz taupadak azkartu egin zaizkit. Bidaia aprobetxatu dut lagun batekin alaben arropen trukea egiteko. Nire asmoa zen pitxer elektrikoan infusio pare bat prestatu eta bilera klandestino horrez apur bat gozatzea. Ez naiz kapaza izan. Onartu diot urduriegi nagoela eta Larrabetzura itzuli nahi dudala lehenbailehen. “Lasai, gustorago arituko gara bideodeiez”, erantzun dit.

San Frantzisko auzoan dago Pikara-ren egoitza, eta han ez dira berriak ez poliziaren kontrola ezta auzokoen begirada akusatzaileak ere. Baina lehen kolektibo estigmatizatu batzuek pairatzen zutena orain orokortu egin da —ez neurri berean, noski, arrazializatuak baitira itxialdiaren koartadarekin poliziak auzoan jipoitutakoak—. Pastora Filigranak dio salbuespen egoera hau momentu ona izan daitekeela enpatizatu dezagun beti kriminalizatuak bizi direnekin, besteak beste top-manta saltzaileekin eta auzo periferikoetako ijitoekin: “Kalera ateratzen bazara delitugile zara kontrakoa frogatu arte, eta horrela bizi da jende asko egunerokoan”.

“Larrialdia ez da inoiz amaitzen eta normalizatu egiten da”, diosku Edward Snowdenek. Antzeko iragarpena egin du Auzoetatik Piztu Bilbok: “Salbuespena ez da sekula normaltasunera itzultzen, bere normaltasun propioa produzitzen du”.
Pribilegiatuak gara orain arte (pare bat manifetan baino) poliziaren eta auzo zelatarien beldur izan ez garenok. Ikusiko dugu zer gertatuko den “normaltasun berria” heltzen denean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


Eguneraketa berriak daude