Gizakia kosmosa da


2025eko uztailaren 23an - 14:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren aitzakian edo oskarbi dagoen udako edozein egunetan, hiriko edo herriko argietatik urrun, zerura begira egoteak mesede handia egiten digu, dudarik gabe. Unibertsoaren handitasunak apaldu egiten du gizakia. Zer gara ba gu, kosmosaren handitasun horretan?

Azken azterketen arabera, bi bilioi galaxia omen daude gaur egun kontatu daitezkeenak. Hortik atera kontuak zenbat izar-eguzki, planeta eta satelite egon daitezkeen, jakinik galaxia bakoitzak batez besteko 200.000 milioi izar dituela. Gure eguzkia, izarra, Esne Bidea deitzen zaion galaxia batean kokatua dago, beste 200.000 edo 400.000 milioi izarrekin batera. Azkenik, eguzkiaren inguruan bueltaka, gure lurra eta beste zazpi planeta gabiltza satelite batzuk inguruan ditugula. Ba omen dira lurraren antzeko planeta gehiago ere geure galaxian bertan, baina oraindik ez dakigu euretan bizitzarik ba ote dagoen.

Gizakia hor dabil espazioan zerbaiten peskizan. Ez da oso urrutira heldu. Gizakia bera, Lurraren satelite naturala den –satelite asko artifizialak baitira Lurrari bueltaka dabiltzanak– ilargiraino iritsi da, baina oraindik ez da Martera heldu. Hori bai, espazio-ontzi esploratzaileak urrutira bidali ditu: Merkuriora, Venusera, Jupiterrera, Saturnora, Uranora, Neptunora eta Plutonera esplorazioak egitera. Ahal izango balu, unibertso guztia miatuko luke. Halakoa da sapiens gizakiaren esploratzaile grina!

Garai hauetan gizakiak unibertsoarekiko duen interesa, arrazoi batengatik dela esango nuke: aurki dezakeen guztia bereganatzeko asmoa, aurrerakuntzaren izenean materialki aberasteko

Baina gizakia ez da konturatzen berarekin daramala soinean kosmos guztia. Gizakiak uste du, jainkoaren pare, bera dela erdigune eta, bere inguruan dagoen guztia berarentzat sortua dela. Sapiens honek, ez dakit ze garaietan, sortu zuen edo sortu zitzaion bere ni-a, egoa, eta ordutik inguruko guztia bereganatu nahi du; jabegoa ez ezik –eta nolako borrokak egin dituen historian zehar Lurraren lur-eremuak eta bertako aberastasunak bereganatzeko– lurraren ustiaketa suntsitzaile basatia egin du, jakin gabe bere burua izorratzen ari dela.

Zer pentsatzen du gizakiak, beste mundu batetik etorritako jainkoa dela? 8.005 milioi jainko Lurra planetaren gainean? Ez, barkatu! Deskuidatu egin naiz. Jainkoak, jabetza guztia dutenak, ezagutzen ditugun eta ez ditugun bakar batzuk dira. Den guztiaren gainetik gaudela sentitzeak eta den guztitik at bizi gintezkeela pentsatzeak, pertsona inozoak eta zanpatzaileak egiten gaitu. Ekialde edo erdi-ekialdeko erlijioek, behintzat, gizakiaren nagusitasuna aldarrikatu digute eta Lurra menperatzeko baimen guztiak eman. Gizakiak ondoen bete duen agindua izan da, zoritxarrez.

Gure partikularik txikiena ere kosmosarekin lotua dago. Gu garen guztia kosmosean dago eta dugun ederrena bizia izanik, ez genuke izango bizi-arnasa hori unibertsoarekin loturarik ez bagenu. Unibertso bat gara geure txikitasunean.

Gizakia, antzina-antzinatik, eguzkiaren eta ilargiaren esanetara mugitu izan da bere zeregin guztietan. Ezagutzen zituzten zeruko bi astro hauek oso garrantzitsuak ziren euren bizitzarako. Izarrak edo izar-multzoak ere ezagutzen zituzten, baina ez dakit horien eraginik sumatzen zuten. Gaur egun, gutxi axola zaio gizakiari eguzkia edo ilargia. Udako solstizioa opor-garaia edo hondartza garaia da. Negukoa, berriz, gabon ingurua: etxea, kalea eta erosketa da nagusi; kontsumoa. Natura guztiak sentitzen duen bezala, gizakiak ere bere gorputzean sentitu beharko luke eguzkiaren indarra eta energia. Zailagoa bada ere, berdin sentitu beharko lituzke ilargiaren gorabeherak. Gaurko gizakiak horrelakorik ezin du sentitu, naturatik eta unibertsotik asko urrundu baita. Hainbeste urrundu da jadanik, arestian esan bezala, autonomoa, independentea, autosufizientea eta, batez ere, harroa bihurtu zaigula.

Garai hauetan gizakiak unibertsoarekiko duen interesa, arrazoi batengatik dela esango nuke: aurki dezakeen guztia bereganatzeko asmoa, aurrerakuntzaren izenean materialki aberasteko.

Gizakiak bere burua, gorputza eta izatea esploratu behar ditu eta ingurumen guztiarekin, kosmos izugarri honekin, bat eginda bizitzen ikasi. Agian, beharbada, den guztia onartzera eta maitatzera iritsiko da eta bere senideak errespetatzera. Ea gerra eta genozidio basatiekin amaitzen dugun eta gure Ama Lurrarekin eten dugun zilbor-estea berriro ere lotzen dugun.

Iñaki Lasa Nuin

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Eguneraketa berriak daude