Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik, eta zabortegien gaineko kontrolak ezbaian jarraitzen du: Jaurlaritzak hiru urtetan 147 inspekzio egin ditu zabortegietan, eta soilik zazpi isun-espediente zabaldu ditu.
2020ko otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia amildu eta Euskal Herrian azken hamarkadatan izan den ingurumen hondamendi larriena eragin zuen. Bi langile hil ziren, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran; azkeneko honen gorputza oraindik ez dute aurkitu. Hondamendia gertatu eta berehala hainbat egunez su hartu zuen zabortegiak, laino toxikoa zabaldu zuen inguruan, eta hondakinen artean topatutako amiantoak gauzak okertu baino ez zituen egin.
Hondamendia gertatu aurretik, Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariek zazpi inspekzio egin zituzten Zaldibarko zabortegira, eta azkenekoan 23 “desbideraketa” atzeman zituzten, baina ez zieten behar bezalako larritasunik eman
Bost urteren ondoren, erantzukizunak argitu gabe daude, ordea. Hainbat auzi ireki ziren, horietako bat Sololuze eta Beltranen heriotzagatik. Epaiketa horretan bai, zabortegia kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak bere erantzukizuna aitortu zuen eta kalte ordaina eman zien familiei, baina inor ez zuten kartzelan sartu. Beste auzia, ingurumen delituei dagokiona, oraindik instrukzio fasean dago eta apenas dago informaziorik. Verter Recycling enpresako kideak, Jaurlaritzako Ingurumen Saileko funtzionarioak eta Lurtek eta Geyser aholkularitza enpresak daude inputaturik. Epaiketa ekainaren amaieran izatea espero da.
Hondamendia gertatu aurretik, Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariek zazpi inspekzio egin zituzten Zaldibarko zabortegira, eta azkenekoan 23 “desbideraketa” atzeman zituzten, baina ez zieten behar bezalako larritasunik eman. Jokabide eta kontrol falta horrek auzitan jarri zuen ordura arteko zabortegien kudeaketa osoa: “Zabortegi pribatuen ereduarekin amaitzea guztiz premiazkoa da, are gehiago eredu hau fidagarria ez dela frogatuta geratu denean”, idatzi zuen handik hilabete batzuetara EH Bilduko Mikel Oterok.
Nola ari dira egiten zabortegietako inspekzioak?
EH Bilduk zabortegien kontrolaren inguruko datuak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregiri, Amancay Villalba legebiltzarkideak egindako galdera baten bidez. Erantzunean ikus daiteke Ingurumen sailak hiru urtetan 147 inspekzio egin dituela Gipuzkoa eta Bizkaiko zabortegietan, baina horietatik 32 besterik ez dira izan “programatu gabeak”, eta zazpi isun-espediente baino ez ditu zabaldu. Jauregik ondorioztatu du “oro har” instalazio “gehienek” betetzen dituztela arauak, eta “gutxien” direla betetzen ez dituztenak.
Zaldibarko zabortegira 19 bisita egin dituzte 2022tik teknikariek, horietako gehienak programatu gabeak izan dira, eta hainbat arau-hauste atzeman dituzte
Isuna jarri dieten zabortegien artean dago Garbitekek kudeatzen duen Artigaskoa –Zabalgarbiko erraustegitik gertu–, usain txarra saihesteko neurriak ez hartzeagatik. Alonsotegiko herritarrak urteak daramatzate usain horiek direla-eta prebentzio eske. Zallako Las Lagunas zabortegia kudeatzen duen Cespari ere isun-espedientea ireki dio Jaurlaritzak, kasu honetan Ingurumen Zaintzarako Programa ez betetzeagatik, besteak beste.
Zaldibarko zabortegira hemeretzi bisita egin dituzte 2022tik teknikariek, horietako gehienak programatu gabeak izan dira, eta hainbat arau-hauste atzeman dituzte, tartean lixibiatuen isurketan gehienezko kopuruak gainditzea, desgasifikazio tximiniak ez eraikitzea, eta zabortegia zigilatzeko prozesuan epeak ez betetzea.
Verter Recyclingek ez du ezer ordaindu
2020an hondamendia gertatu ondoren, Zaldibarko zabortegia egonkortzeko eta zigilatzeko ardura hartu zuen Jaurlaritzak eta 30 milioi euro gastatu ditu horretan. Verter Recycling likidazio egoeran dago 2021 urteaz geroztik, eta zorra kitatzeko zabortegiko lurrak eskaini dizkio administraziori. Jaurlaritzako teknikariek, ordea, ikusi dute eremua egonkortzeko eta zigilatzeko oraindik neurri gehiago hartu behar direla eta hala exijitu diote enpresari. Baina, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidalitako informazioan ikus daitekeenez, honek ez ditu epeak bete eta, gainera, oraingoz ez du euro bakar bat ere jarri.
Zaldibarko hondamendiaren auziak erakusten du, zabortegien gainean zegoen kontrol falta eta iluntasuna uste baino handiagoa zela. Durangoko epaileak berriki beste auzi bat ireki du, sekretupean dagoena
Zaldibarko hondamendiaren auziak erakusten du zabortegien gainean zegoen kontrol falta eta iluntasuna uste baino handiagoa zela. Durangoko epaileak berriki beste auzi bat ireki du, sekretupean dagoena, Iker Rioja El Diario.es-eko kazetariak azaldu duenez. Auzi horretan epailea ikertzen ari da ea Zaldibarko Udalak prebarikazio deliturik egin ote zuen, Ertzaintzaren txosten bat aintzat hartuta. Izan ere, Berria egunkariak 2023an argitaratu zuenez, Verter Recyclingek zegokiona baino lur eremu zabalagoa erabili zuen Eitzaga auzoan zabortegia handitzeko.
Bost urteren ondoren, hortaz, argitasun gutxi dago gertaturikoan eta zalantza asko gaur egun zabortegiak kudeatzeko moduan. Bitartean, igande honetan elkarretaratzea egingo dute Eitzagan, Zaldibar Argitu plataformak deituta, beste behin erantzukizunak eskatu eta hondamendia “diru goseak” eragin zuela salatzeko.
Zaldibar Argitu herri plataformak Kanpaina Onenaren Argia Saria jaso zuen 2021ean:
Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Vichamako (Peru) aztarnategian, arkeologoek 3.800 urte inguruko estatuatxo berezi bat aurkitu berri dute. Caral zibilizazioaren azken arokoa da, eta bi apo irudikatzen ditu.
Aztarnategi bereko hainbat hormairuditan gosetea, lehortea eta, finean, ingurumen krisiari lotutako... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Erdialdeko Amerikan izan da ARGIA uztailean, meatzaritza metalikoko megaproiektuek sortzen dituzten kaltean bertatik bertara ezagutzen. Guatemala eta Honduraseko meatzeak bisitatu ditu, eta El Salvadorren ere izan da, bertako egoera politikoaren berri jasotzen: herrialdean... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]