Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

  • Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den hondakin bat erabili dute: esparatrapua.

Pilota eskoletako esparatrapu hondakinekin paper hau egitea eta serigrafiatzea lortu du Tolosako Paper Eskolak. Argazkia: Dani Blanco.
Pilota eskoletako esparatrapu hondakinekin paper hau egitea eta serigrafiatzea lortu du Tolosako Paper Eskolak. Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan bildu gara Iker Urmenetarekin. Pilotaria da, Lanbide Heziketako irakaslea, eta proiektuaren bultzatzaileetako bat: “Partidetan eta entrenamenduetan esparatrapu asko botatzen zela ikusten nuen, eta beti izan dut kezka hori bueltaka”, kontatu du. Hondakin horri beste bizitza bat ematea posible zela sinetsita, erronka bota zien ikasturte hasieran ikasleei: zergatik ez saiatu esparatrapuarekin papera egiten? Horrela ekin zioten Kimika Industrialeko 1. mailako ikasleek lanari. Haiek egindako proba eta prozesuaren ondotik lortutako emaitzak hobetzeko eta esparatraputik ateratako papera perfekzionatzeko lanean aritu dira 2. mailako ikasleak.

Tolosako Paper Eskola. Argazkian eskuinean, Iker Urmeneta irakaslea, esparatrapu hondakinekin papera egiteko proiektua bultza duenetako bat. Argazkia: Dani Blanco.
Pilotan esparatrapu mendiak

Pilotariek ederki dakite zenbat zabor sortzen den eskuak babesteko erabiltzen duten materialetik. “Esparatrapua eta takoak erabiltzen ditugu eskuak babesteko, eta itsasteko kola berde bat ere bai. Takoaren zati bat berriz erabiltzen da batzuetan, baina esparatrapua ez”, dio Urmenetak. Ikasleek ikerketa txiki bat egin zuten probekin hasi baino lehen, esparatrapuarekin papera aurretik egin ote den argitzeko, eta ez dute inon topatu. Badirudi, beraz, proiektua aitzindaria dela.

Hondakinak biltzeko hainbat pilota eskolarekin jarri ziren harremanetan, eta hiruk hartu dute parte egitasmoan: Errenteriako Eplek, Villabonako Behar Zanak eta Añorgako pilota eskolak. “Proiektuak aurrera egiten badu, pilota eskola gehiagorekin harremanetan jartzea da asmoa, lehengai gehiago eskuratu ahal izateko”, gehitu du irakasleak. Izan ere, lehen probetarako esparatrapu gutxi erabili dute, kilo pare bat guztira. “Pisu gutxi izan arren, bolumen handia hartzen du lehengaiak, eta proiektuaren hasierako helburua papera egin ote zitekeen probatzea zenez, ez dugu gehiago behar izan”, dio.

Argazkia: Dani Blanco.
Emaitza onak

Makina eta tramankuluz betetako ikasgelara sartu gara: ikasle talde bat zuntz anitzekin probak egiten ari den bitartean, 1. mailako ikaslea den Ioar Tolosak azaldu digu nola izan den esparatraputik papera egiteko prozesua. Probak eginda eta akatsetatik ikasi dute, gustuko emaitza lortu arte: “Esparatrapua biguntzeko egostea pentsatu genuen hasieran. Bost bat orduz eduki genuen egosten, eta desintegratzeko gailutik pasatu genuen ondoren. Zuntzak askatzea beharrezko da papera egiteko eta hori lortu genuen, baina esparatrapua itsasteko erabiltzen den kola bereiztea ez”.

Kolaren arazoari aurre egiteko, bigarren proba bat egin zuten, sosa kaustikoarekin. “Sosan denbora dezente utzi genituen esparatrapuak, eta digestio-gailuan sartu genituen gero, bi orduz 160ºC-tan. Modu horretan kola guztia ez, baina gehiena kentzen zela ikusi genuen, eta esparatrapuaren haragi kolore hori ere galtzen zuen”, dio.

Argazkia: Dani Blanco.

Prozesu horretatik lortutako masa desintegratzea da hurrengo pausoa. “Desintegratzeko gailuan ongi txikitu zen dena, baina zuntz oso luzea gelditzen zen, eta horiekin ezin da papera egin”, azaldu du Tolosak. Beraz, zuntzak sailkatzeko beste makina batetik pasatzea pentsatu zuten: zuntz onak, motzagoak direnak, behera erortzen dira makina horretan, eta luzeenak, berriz, goian gelditzen dira. “Behin zuntz motzak bereizita, horiekin pasta egiten da, eta hortik papera”, bukatu du.

Pilotaren zirkulua itxiz

Eskolako proiektuaren helburua esparatrapu hondakinekin papera egin daitekeela frogatzea zen, eta emaitzek erakutsi dute baietz, posible dela. “Ikusi dugu egingarria dela, eta lortutako paperak erresistentzia minimo bat ere baduela”, gehitu du Urmenetak. Esparatrapua pilota eskoletatik lortu dutenez, probetatik ekoitzi duten papera eskola horiei bueltan ematea eta zirkulua ixtea da orain asmoa. “Gipuzkoako Pilota Federazioak 100 urte bete dituela-eta, logo berria egin du, eta logo hori gure paperetan serigrafiatzeko saiakera egin dugu”, azaldu du irakasleak. Modu horretan, ekoiztutako papera inprimagarria dela ere ikusi dute, paper batentzat ezaugarri garrantzitsua dena.

Argazkia: Dani Blanco.

Serigrafiak ongi atera direla ikusita, lagin gehiago egin nahi dituzte, etorkizunean, Gipuzkoako pilota txapelketetan, serigrafiatutako paper berezi hori koadroan sartuta sari gisa emateko. Horrela, pilotarien eskuetatik pasatako esparatrapuak pilotariei bueltatuko litzaizkieke, zirkulua itxiz.

Eskala txikian egingarria, modu industrialagoan?

Eskala txikian, makina txikiekin lortutako emaitza onak ikusita, galdera hau sortu zaie orain: prozesu hau egingarria ote da eskala industrialagoan? Urmeneta: “Beheko solairuan badugu kantitate handiagoetarako makina bat. Hurrengo erronka izango da probak hor egitea. Agian %100 esparatrapuarekin ez, baina portzentai zehatz batean esparatrapu hondakinak sartuta izan daiteke egingarria eskala industrialagoan”.

Argazkia: Dani Blanco.

Lortu duten paperaren ezaugarriak kualitatiboki aztertzeko frogak egitea da beste lan bat. Horretarako, paper industriarekin harremana duen Tolosako LabPaper laborategiarekin hitz egin dute: “Paperaren ezaugarrien arabera, erabilera zehatzak izan ditzake”, azaldu du Urmenetak. Eskolan argi dute proiektuak segida izanen duela hurrengo urteetan: “Frogak egiten jarraituko dugu”.

Argazkia: Dani Blanco.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Eguneraketa berriak daude