700 bat errota martxan egon ziren garai batean Gipuzkoan, baina gaur egun era tradizionalean lan egiten duen errota gutxi gelditzen da, hogei bat inguru edo”. Oiartzungo Ihurrita Errota da martxan dirauen horietako bat, Alex Roteta Yurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kideak azaldu digunez. Errotako etxean jaio zen Roteta, eta txikitatik ezagutu du bertako funtzionamendua, aitonak xehetzen baitzuen bertan pentsu almazenerako. “Etxerako eta inguruko baserrietarako egiten zuen lan: Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Lezo… jende asko etortzen zen inguruetatik pentsu bila hona”, dio. 1499ko dokumentu zaharretan jada agertzen da Ihurritako errotaren, kanalaren eta presaren aipamena, baina Rotetak dio lehenagotik ere martxan zela uste dutela.
XX. mendean jarduera nahiko intentsiboa izan zuen errotak baina XXI. mendean sartzearekin gurasoak jubilatu ziren eta bestelako planteamendua dute orain: “Lehen eguneko 24 orduetan egiten zuen lan, eta orain berriz, errota jada ez du beharrak mugitzen, kulturak baizik”. 2015eko azaroan kultura ondare izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Ugaldetxo auzoko errota, monumentu sailkapenarekin. “Arto irin kilo gutxi ehotzen dira orain urtean zehar, baina kantitatez asko ez bada ere, kulturalki eta sinbolikoki eragin handia duela uste dugu”, dio Rotetak.
Errotari balioa emateko sortu zuten duela bi urte Yurrita Errota Sustatzeko Elkartea Rotetak eta etxekoek. Oiartzun inguruan errota ezagutarazteko eta zein funtzio eta balio duen erakusteko hainbat ekimen antolatu dituzte geroztik. “Pertsona elikatzeko darabilgu gaur egun errota, irina egiteko, eta bereziki herritarrekin, ekoizle txikiekin, elkarteekin eta zenbait talogilerekin dugu tratua”.
Ihurritako ondare material eta ez materialaren balioa ezagutarazteaz gain, jasangarritasunari lotutako beste hainbat helburu ere badituzte elkarteko kideek. Izan ere, ekoizpen eta kontsumo eredu erantzule baten alde egiten dute, eta errotarako arto mota jakin batzuk soilik erabiltzeko hautua egina dute: “Ez da garai batean bezala arto industrialik erabiltzen, bertako arto ekoizpen txikien aldeko apustua egin dugu”.
Arto gorriarekin hasi dira irina egiten. Behe Nafarroako zenbait ekoizle txikiri hartzen diete artoa zuzenean, eta momentuz 200 bat kilo irin soilik ekoitzi badituzte ere, poliki-poliki horri heldu nahi diotela azaldu digute. “Dena den, ez diogu kantitateari garrantzia handiegirik ematen, garrantzia gehiago du jakiteak zein artorekin egiten dugun lan, jatorria zein den, nork egin duen eta nola”.
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]
Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]