Estatua, estatusa, estatutua

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Komunitate baten egoera politikoa identifikatzeko hiru kontzeptu dira: estatua, estatusa eta estatutua. Bada hiru horien artean gradazioa. Esan dezagun estatua dela, giza-komunitateetan, autogobernuaren goren gradua, gizatalde propioa eta honen baliabideak bere kabuz, kanpokoen esku-hartzerik gabe, baliatzeko ahalmena ematen duena. Horregatik, hain zuzen ere, estatu propioa, beregaina, independentea nahi izaten dute giza-komunitate autodefinituek, nortasun propioaren jabe errekonozitu izan eta kolektibitate propioa modu egokian antolatzeko ahalmen nahikoa eskaintzen diena.

Estatu propioa lortzea ez da, nolanahi ere, erraza gertatzen sarri askotan, batez ere jadanik estatu diren komunitate handiago eta indartsuagoen itzalpean aurkitzen diren giza-komunitateentzat. Halakoetan ez da, agian, beste biderik ikusten estatus berezia lortzen ahalegintzea baino. Estatu gradutik estatus gradura bada, beraz, de-gradazio bat, gradu-jaitsiera.  
Horren adibide argia eskaintzen du, nazioarteko politikan, Palestinak; estatu independentea aldarrikatu zuen 1988 urtean, eta urtea amaitu aurretik, nazioarteko komunitatean estatu ugarik onartu egin zuen estatu jaioberria; estatu ugarik bai, baina ez Israelek, palestinarrak azpiratuta mantentzen dituen estatu sionistak, hain zuzen ere. Horregatik, estatus apalagoa onartzera behartu zuten 1993. urtean, Nazio Aginte Palestinarra deitua.

Nazio Batuen Erakundean ere, estatu independentetzat onartu ordez, estatus berezia eskaini zioten Palestinari, ez gainontzeko estatu independenteen mailakoa, maila apalagokoa baizik. Baina Palestinaren egoera ez zen estatus horretan ere egonkortu, hortik estatutu are degradatuagoa eskaintzen baitio gaur egun Israeleko estatu sionistak.

Goitik beherako bidean, beraz. Edonola ere, inor gutxik ukatzen dio gaurko munduan Palestinari estatu beregaina izateko legitimitatea eta are premia larria.  Duen egoera tamalgarritik irten eta bere giza-komunitate propioa antolatu ahal izateko, estatu osoa, betea, independentea behar du Palestinak.  Ez estatus, ez estatutu.

Mutatis mutandis, egoera desberdinak kontuan izanda ere, beste horrenbeste gertatzen zaigu euskal herritarroi, ene aburuz. Estatu propioa behar dugu, ez estatus, ez estatutu. Estatu beregaina, independentea, horixe behar du, gaur, Pirinioetako alde bietan aspalditik kantan eta dantzan dabilen herri honek, hori besterik egiteko ahalmenik onartu ez baitigute gaur arte,  gainean jarri zaizkigun bi estatuek. Gaur, XXI. mendean, bada garaia gure elea hartu eta gure estatua izateko.

Agian norbaitek argudiatuko du estatu propioa lortzeko bidean, gradazioa behetik gora egin behar dugula, txikitik handira, estatututik estatusera eta azkenean estatu independentea izatera. Horrela argudiatzen duenak, historiaren berezko aurrerabidean edo progresioan sinesten du, beharbada. Tamalez, bizitzaren arlo guztietan ari gara ikusten, azkenaldian, berezko aurrerabidearena aurreiritzi erratua dela, historiak ez duela berez aurrera egiten, ez bazaio zentzu horretan indar handiz bultzatzen. Eta gu, bulkada hori emateko prest gaude? Horretarako, helburua, estatu independentea, erakargarri azaldu behar dugu, zehatz eta sinesgarri, komunitatearen aurrean; horren aldeko indar erraldoia bildu, eta abiatu. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


Eguneraketa berriak daude