Apirilak 5ean izango dira EAEko hauteskundeak. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen. Ez edozein egunetan. Zaldibarreko zabortegiaren luizia gertatu eta lau egunera. Tragedia gertatu osteko bere lehen agerraldian.
Aurrerapenerako argudio ofiziala: herritarrok kanpaina amaigabetik askatzea. Alta, ez da puntako analista izan behar atzean Euzkadi Buru Batzarraren kalkulu elektoralak zeudela ebazteko. Orduan, ez dakit zer ondorioztatu: edo ez zuten Zaldibarreko krisiaren larritasuna ondo neurtu, ala fede handia zuten zaborra estaltzeko gaitasun komunikatiboan, ala harrokeriak itsutu zituen. Ziurtasun handia behar baita horrelako krisi baten aurrean, hausnartutako abantailazko agertokia aldatu ez dela ebatzi eta hauteskundeen deialdia berdin mantentzeko.
Larrialdi-egoeran isiltasuna bidelagun eskasa izan ohi da. Areago ondorioak ikusgarriak eta ukigarriak –baita usaingarri eta irensgarriak ere– direnean. Hildakoak daudenean. Beren gorpuak agertu zain familiak sufrimendu latzean daudenean. Ideologikoki estimu handian ez dudan, baina krisi-komunikazioan aitortutako esperientzia duen Frank Luntz aholkulariak dio isiltasuna portaera ez-zuzenaren onarpen tazitua dela. Eta horixe izan zen Jaurlaritzaren lehen hautua.
Kudeaketa penagarriaren aurrean gaude. Eta ez naiz komunikazioaz bakarrik ari. Hasieratik dario kiratsa zabortegi horretan gertatzen zenari, eta zenbat eta gehiago jakin, jendearen haserrea areagotuz doa. Nola ez du honek hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida berriro lehen lerrora ekarriko, gaur egungoak gainezka egin badu, kaka irensten ari bagara.
Jendartean beldurra ere badago, noski. Bereziki hurbilen dauden herrietan. Erakundeetan konfiantza galdu da. Iturri ofizialak ezkutuan, informazio kontrajarria eta inprobisazioa izan dira nagusi. Gaur: ez dago hondakin arriskutsurik; bihar: erreskate lanak eten. Gaur: ez du airean aparteko eraginik izan; bihar: itxi etxeetako leihoak. Orain: lasai, ez da ezer gertatzen, atera haurrak parkera; eta geroxeago: lehen mailako futbol partida bertan behera utzi. Jendearen osasunean eragin zuzena duten gaietan ezin da horrelako zalantzati eta ilun jokatu.
Nabarmena da, hasierako informazio-lorrinaren ostean, gobernukide diren alderdi jeltzalea eta alderdi sozialista komunikatiboki egoera berbideratu nahian hasi direla. Badirudi batik bat EAJ dela gestio txarraren ondorioak pairatzen ari dena. Bere markari, eta ondorioz boto aurreikuspenei, negatiboki eragin diezaioketen bi alor bideratu eta landu nahian dabiltza. Batetik, Urkullu lehendakariaren irudia. Bere hurbiltasun falta nabaria izan da, harrokeriaz josia eta gizatasunik gabea. Urkulluk aurretik zuen hotz itxurarekin bat egiten du erabat erakutsi duen jarrerak. Oso hautemate kaltegarria hautagai batentzat. Bestalde, EAJren marka irudiaren indar-gune nagusietakoa da kudeatzaile on gisa pertzibitua izatea. Gertakariek eta ebidentziek, kasu honetan, kontrakoa adierazten dute.
Hauteskundeak oso hurbil daude, eta Zaldibarren oihartzuna hautetsontzietaraino iritsiko da, ez dago zalantzarik. Nola, ikusiko dugu. Denon hobe beharrez espero dezagun egoera ahalbait arinen bideratzea eta erreskate lanak burutzea. Horrek ez du esan nahi, ordea, gertatutakoa ahaztu eta zurituko dugunik, batez ere, berriz gertatu ez dadin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]