Gondratarrak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Familia bat baino ez dira gondratarrak, beste anitz familia bezalakoxea. Euskal gatazka deritzonak pitzadura sakona eragin omen zion bere baitan, senide batzuk alde batean eta enparauak, berriz, bestean geratu zirelarik. Borja Ortiz de Gondra-k antzerkia maite zuen, eta infernutik ihes egitea deliberatu, besteak beste, Taliaren erresuman murgiltzeko asmoz.

Urte mordoxka borondatezko atzerrian eman ondoren, sentitu ei zuen gaiaz idazteko grina. Emaitza bi antzezlan izan dira: Los Gondra (Una historia vasca) eta Los otros Gondra (Relato vasco). Biak ala biak erdaraz. Biek ala biek Madrilen kritika eta publiko arrakasta handia lortuz, baita sariren bat ere. Madrilen euskal gatazkari buruzko antzezlanak arrakasta erdiestea ez da aterik egokiena Euskal Herriko antzokietara sartzeko. Horregatik, lanetatiko lehena ez bide zen antzeztu gurean. Bigarrena, aldiz, Bilbon eta Gasteizen ikusteko aukera izan dugu, bederen. Mesfidati, Arriagaratu egin nintzen, hainbat arrazoik bultzatuta: egilea bera ezagutu nuen gaztetan; familiako besteren bat ere ezagutzen dut; Iñaki Salvador, Jon Maya, Lander Otaola… talde artistikoko kideak dira; aktore nagusia, Sonsoles Benedicto, oso gogoko dut… Gustatu egin zitzaidan edukiari dagokionean, alderdi formala ere ahantzi barik. Zerga iraultzailea, atentatuari beldurra, erbestea, jazarpen poliziala eta abar agertzen dira. Egilea saiatzen da bi aldeetako zioak eta sufrikarioak erakusten, ene iritziz, alde batekoak argiago gelditzen badira ere, ziur aski hoberen ezagutzen duena delako. Bere buruarekin eztabaidatzen du ahaztu edota barkatu beharraz. Aukera kontrajarriak bezala agertzen ditu. Badirudi ez dagoela besterik. Azkenean, barkamenaren alde jotzen du, baina ez komentzimendu osoz nonbait.

Ez da ezer ahaztu behar. Herriak memoria behar du izaten jarraitzeko, eta gaizki eginetatik ikasteko ere bai. Baina, barkatu? Maiz mintzatu da horretaz urteotan. Batzuek besteei inposatu nahi diete barkamena eskatzea; eurek, aldiz, ez ei dute ikusten inolako beharrik barkamenik eskatzeko, nahiz eta mina elkarri egin diogun eta biktimak bi aldeetan dauden.

Gertatutakoaz solastatzea da ezinbestekoa, elkar ezagutu eta elkarri entzun, de facto hainbat forotan jada egiten ari den bezala. Hortik sortzen dira berez adiskidetzea eta elkarbizitzaren hobetzea. Ez da behar ez ahaztu ez barkatu. Aski da norbere burua ireki eta bestearen egia ere ezagutzea. Antza, Borja Ortiz de Gondra ere norabide horretan dabil bogan. Ongietorria.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude