AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

  • "Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 

Donald Trumpen, ohi moduan, irudia eta eszenatokia ongi zainduta egin du iragarpena Etxe Zurian, Washingtonen. Etxe Zuria

2025eko ekainaren 5ean - 11:08
Azken eguneraketa: 12:30
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Donald Trumpek bideo batean jakinarazi du "AEBak atzerriko terroristengandik eta beste mehatxuengandik babesteko" sinatu duen dekretuaren edukia: Afganistan, Birmania, Txad, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Eritrea, Haiti, Iran eta Libiako pertsona guztiek debekatuta izango dute AEBetan sartzea hemendik aurrera, eta Burundi, Kuba, Laos, Sierra Leona, Togo, Turkemistan eta Venezuelakoek mugatuta izango dute.

AEBetako presidentearen esanetan "identitateen kudeaketan hutsuneak" aurkitu omen dituzte, eta ustez horrek eraman du erabakia hartzera, baina ez du datu gehiago eman informazio "klasifikatua" delako. Aurrera begira ez du baztertu herrialde gehiago batzea zerrendari.

Migratzaileak orokorrean jarri ditu jopuntuan beste behin Trumpek, eta ziurtatu du AEBetan "egon behar ez luketen milioika eta milioika immigrante ilegal" daudela

Joan den igandean, migratzaile egipziar batek Hamasen esku dauden bahituak askatzeko manifestazio bati eraso zion Coloradoko Boulder hirian, eta hori aipatu du Trumpek debekua arrazoitzeko, nahiz eta erasotzailea oraindik ez den epaitua eta zigortu izan.

"Atentatu terrorista horrek erakutsi du atzerritarrak gure herrialdera sartzeak zer nolako arriskuak sortzen dituen", esan du Trumpek. Baina, segidan, migratzaileak orokorrean jarri ditu jopuntuan beste behin, eta ziurtatu du AEBetan "egon behar ez luketen milioika eta milioika immigrante ilegal" daudela.

Presidentetza hartu eta berehala, migratzaileen sarrera debekatzeko bere politiken baitan, Trumpek txosten bat egiteko eskatu zien Segurtasun Nazionalerako Departamentuari eta inteligentzia zerbitzuetako zuzendariari, hainbat herrialdetatik AEBetara joaten diren pertsonen inguruan. 


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...