Eusko Legebiltzarrak legez ezarri du, Jaurlaritzaren proposamenez, euskararen zonifikazioa EAEko hezkuntzan. Hauxe dio 4/2018 legearen 27. artikuluak:
“3. Hizkuntza-plangintza orokorrarekin koordinatuta egingo da lanbide-heziketako hizkuntza-plangintza, eta, haren barruan, euskarazko lanbide-heziketa bermatuko da, kontuan hartuta, lehentasunez, honako hauek: zer-nolako eskaera eta errealitate linguistikoa dagoen dena delako ikastetxearen inguruko hezkuntza-etapa bakoitzean, zein den eremu horretako egoera linguistikoa eta, zehazki, zein diren ikastetxe horretan eskaintzen den lanbide-heziketaren berezitasunak eta helburuak”.
Gauzak are gehiago okertzeko, Hezkuntza Saila
B eredua ari da bultzatzen lanbide-heziketan.
Baita goi-mailakoan ere. Gogoratu goi-mailako zikloetako plazen %60 batxilergoa amaitutakoei gordetzen zaizkiela
Hirugarren atala da goiko hori. 2. atalean, Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du “planifikazio bati jarraituta” D eredua zabaltzeko eta B eredua ezartzeko. 2018an! Ez zuten ba ereduak gaindituko dituen hezkuntza-legea agindu 2019rako? (Bide batez: eskerrak oraingoan ere sailburuak horretan kale egin duen).
Asmo onak alde batera, gauza jakina da D ereduak atzera egin duela EAEko lanbide-heziketan. Hona hemen matrikula-datu ofizialak:
Erdi mailako LHn (DBHko ikasketak amaitutakoan egin ohi dena), ikasleen %22,79 D ereduan 2013-14 ikasturtean; ikasleen % 20,76 2018-19an.
Batxilergoa edo erdi-mailako zikloa amaitutakoan egin ohi den goi-mailako LHn, D ereduan zegoen ikasleen % 26,31 2013-14an; % 23,86 iaz.
Denbora-tarte berean, batxilergoko D ereduko ikasleen ehunekoa sei puntuan hazi da; DBHkoena zortzian. Sinetsi behar dugu ikasleei mantendu egiten zaiela eredua institututik lanbide heziketara igarotzen direnean?
Gauzak are gehiago okertzeko, Hezkuntza Saila B eredua ari da bultzatzen lanbide-heziketan. Baita goi-mailakoan ere. Gogoratu goi-mailako zikloetako plazen %60 batxilergoa amaitutakoei gordetzen zaizkiela. Benetan sinetsi behar dugu batxilergoko D ereduko ikasleak %63 izanik, eta goi-mailako zikloetakoak %26 baino ez, ikasleei errespetatu egiten zaiela eredua aukeratzeko duten eskubidea? Benetan? Bada, nik ez dut sinisten. Zalantza egiten duenari, hauxe erronka: har dezala lanbide-heziketako zikloen zerrenda, hizkuntza-eredu eta guzti argitaratzen dena, eta begira dezala zein den euskarazko eskaintza, eta zein gaztelaniazkoa. Baina kasu! Ez ekainean matrikula egiteko orduan argitaratzen den eskaintza, baizik eta irailean benetan osatzen diren taldeena, aldea baitago. Euskaldunon kalterako aldea, jakina.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]