"Mutikoa, lasaitu hire pitoa"

Mutikoa, hiru titikoa, bat kendu eta bi titikoa”. Buelta franko emanak dizkiot ahozko tradizioak belarrietara ekarritako erran horri. Familiaren adar euskaldunean –eta horrek, neure kasuan, zuhaitz genealogikoaren kimaketa dakar–, bereziki aitaren eta bi osabaren ahotan aditu izan dut, Bortzirietako euskararen airearekin. Bueltak eta itzuliak, hain zuzen ere, gizonen arteko moldeari semantika egoki bat eman nahirik: sekula ez dut ongi jakin, ageriko errimaz haratago, sakoneko mamirik ba ote zetzan.

Enegarren hipotesian nenbilelarik, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako mutiko baten kexak jaioa eta hezia naizeneko Gasteizera ekarri nau brastakoan, 2019ko azarora: “Ez dakit zergatik, baina, aurten, gimnastikako ordua dugunean, batzuek tontakeriak egiten dituzte aldagelan”. Gauza horien artean, adibidez, zakilen neurria konparatzea omen dago. Falokrazia, zentzurik etimologikoenean. Pitokeriarik ergelena garaile, mutilen artean.

“Mutikoa, lasaitu hire pitoa”, atera zait nahi gabe, euskal tradizioa berrituz edo. Ez, jakina, pubertaroaren giro berri horrekin (zorionez) deseroso zegoen mutikoarentzat. Aldageletako buruzagientzat buruzakilentzat baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2019ko abenduaren 01a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude