ARGIA aldizkariaren mendeurrena ospatzeko egunpasa eder bat antolatu dute EHKOlektiboak, Biharko Lurraren Elkarteak eta ARGIA k elkarlanean: azaroaren 23an Duzunaritzera goaz, Jon Harloucheten Idiartia etxaldera. EHKOlektiboak hiru hilero egin ohi duen Baserriko Uzta ekimenaren baitako ekitaldia ere izango da egun-pasa hau.
10:30ean Idiartia etxaldean jarri dute hitzordua, eta aurkezpenak egin ostean, 11:00etan ibilaldia aterako da bertatik: bidean ikusiko dugun paisaiaren inguruko azalpenak emanen ditu Jakoba Errekondok. 12:30ean Idiartiara itzuli eta aperitifaren ondoren etxaldea eta bertan egiten duten jarduera ezagutzeko bisita eginen dute Jon Harlouchet laborariaren eskutik. 14:00etan bazkaria izanen da: salda edo krema, espeziadun behi sukalkia polenta kremarekin eta etxeko jogurtak.
Jakoba Errekondoren 111 izeneko liburua argitaratzear da ARGIA, eta liburuaren aurkezpena Idiartia etxaldean egingo dute, bazkalostean. Errekondok Argian idatzitako 1.111 artikuluetatik hautatutako 111 artikuluen bilduma da liburu hau. Baina badu berezitasun bat: Euskal Herriko hainbat alorretako 22 pertsonak irakurri eta hautatu dituztela Errekondoren artikuluak. Hautaketa horretan parte hartu duten Itxaro Borda, Sustrai Colina eta Pantxika Maitiak solasaldi berezia egingo dute bazkalostean liburua aurkezteko, 16:00etan. Jarraian, “Buztinezko Etorkizuna” testua irakurriko du Itxaro Bordak, Ibon RGren musikaren laguntzaz eta Sustrai Colinak bertsoz iruzkinduta.
Arto Gorriak elkarteko kide da Idiartiako Jon Harlouchet. Euskal Herrian oso garrantzitsua izan den arto barietatearen babesa eta zabaltzea bultzatzeko sortu zuten taldea Ipar Euskal Herrian. Nekazaritza intentsiboaren eredua nagusitzearekin batera, AEBetatik iritsitako beste arto barietate hibridoak hasi ziren zabaltzen gurean ere, eta bertako arto gorria galzorian egon zen.
90eko hamarkadan nekazari batek Hego Euskal Herriko komentu batean arto barietate zaharraren haziak bilatu eta handik hasi zen berriz ere gurean zabaltzen.
Egun osoko egitarauaren prezioa, bazkaria barne, 20 euro da. Aurrez eman behar da izena. Horretarako deitu 616 79 62 84 telefonora edo idatzi argiak100urte@argia.eus helbidera.
Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Bizilagunen obren zarata gogaikarriak esnatu nau gaur ere. Burkoan burua bildu, eta saiatu naiz beste hogei minutuz lo egiten, baina ez zegoen zulagailu hura isilduko zuenik. Jaiki eta apirila hasieran egin nuen eginbeharren taulari begiratu diot; hala zioten errotuladore... [+]
Gutxienez botoen %40 lortuta, George Simion AUR alderdiko buruak bikoiztu egin du bigarren indarraren babes kopurua. Europako Batasuna "diktadura bat" dela aipatu du Simionek behin baino gehiagotan, eta Errumaniak Ukrainari emandako laguntza etetearen alde agertu da... [+]
"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.
Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]
Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.